Familia Zaborrilla - Hondakinak Prebenitzeko eta Ekonomia Zirkularra Bultzatzeko Bulegoa
Gero dena nahasten dute: Nafarroako mankomunitate guztiek dituzte hondakinak tratatzeko instalazioetan frakzio bakoitza sailkatzeko beharrezkoak diren azpiegiturak. Instalazioan bertan edo enpresa espezializatuen laguntzarekin egiten da hori.
Ez daukat bereizteko astirik: Ondo bereizteak eta gaizki bereizteak denbora berdina eskatzen dute. Erabili zure aisialdia planeta garbiago batez gozatzeko.
Banatuz gero, lanpostuak desagertzen dira: Arrazoiketa guztiz kontrakoa da: zaborra nahastuz gero, ezinezkoa da berreskuratzea, eta, ondorioz, lanpostuak sortzea.
Nire sukaldean ez dago edukiontzi guztietarako lekurik: Gauza bakoitza bere lekuan jartzea antolaketa- kontua besterik ez da. Mota askotako eta edozein lekutara egokitu daitezkeen ontziak daude merkatuan.