XV Salón del cómic de Navarra - Karlismoaren Museoa

Bandera de Villafranca de Ordizia


 


 

Nafarroako XV. Komikiaren Azoka


ELKARRIZKETA 


Memoria ehuntzen


Ostirala, irailak 13

18:00 Bea Lemaren eta Esther Vitalen arteko mahai-ingurua, brodatuen eta ehungintzaren inguruan memoria partekatzeari buruz.

Bea Lema ilustratzailea da. El cuerpo de Cristo (Astiberri, 2023) nobela grafikoa egin du, bai eta Nafarroako Komikiaren Aretoaren aurtengo edizioko kartela ere. Haren lanak kutsu autobiografikoa izan ohi du, eta jorratzen dituen gai nagusiak honako hauek dira: erotasuna, trauma, familia harremanak, erlijioa eta erritu herrikoiak. Grafikoki, marrazkiak eta brodatuak ilustrazioen eta istorioen euskarri izateko ematen dituzten aukerak aztertzen ditu.  


Esther Vital psikologoa, artista ehulea eta zinemagilea da. 2008az geroztik “arpillera” delakoen lana aztertzen eta bultzatzen ari da. Ehungintzako teknika herrikoi hori Txileko diktaduraren garaian sortu zen, eta erresistentzia politikorako tresna indartsu bilakatu zen. Stop-motion deritzon animaziozko teknikaren bidez, “arpilleren” lanari mugimendua ematen die. Haren helburua da zinema dokumentalaren mugak deseraikitzea (edo beste modu batean esanda, des-brodatzea) eta emakume transgresore haien lana ikusaraztea.

Doako jarduera. 25 lagun gehienez / Erreserbatu aldez aurretik hemen: T.  948 55 21 11


Aurreko jarduerak

Inicio - Pie de página