
2024/03/09
Emakumearen Nazioarteko Eguna 2024
Karlismoaren Museoak bat egiten du Emakumearen Nazioarteko Egunarekin eta egitarau berezi bat prestatu du horretarako. Hona hemen ekitaldiak:
Larunbata, 2024ko martxoaren 9a
- 11:30. Silvia Lizarraga Pérez de Zabalzak, Karlismoaren Museoko Dokumentazio Zentroaren arduradunak, bisitaldi gidatua eginen du argitalpen honen aurkezpena dela-eta: Reveladas. Nuevas perspectivas para visitar la exposición del Museo del Carlismo / Argitaratuak. Karlismoaren Museoko erakusketa bisitatzeko ikuspuntu berriak.
- 12:30. Solasketa: «Historia y mujeres: un compromiso de visibilización», Laura eta María Lara Martínezekin (Lara ahizpak); irakasle, Historian doktore, idazle eta irrati zein telebistako komunikatzaileak dira, eta Emakumearen Historia da haien lehentasunezko ikerketa-ildoetako bat.
Ekitaldi guztiak doakoak eta sarrera librekoak izanen dira, eta Karlismoaren Museoan eginen dira (La Rúa kalea, 27-29, Lizarra). Edukiera: 25 lagun gehienez; izena eman beharra dago 948 55 21 11 telefonora deituz (asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara).
Aurreko jarduerak
- Elkarrizketa - Memoria ehuntzen. Nafarroako XV. Komikiaren Azoka
- Historia eta uztartzea: zer zapore du karlismoak?
- Museoen Nazioarteko Eguna 2024
- Hitzaldi - Valle Inclán y su relación con Estella. La trilogía carlista
- Ginkana - Altxor karlista bat Lizarran
- Emakumearen Nazioarteko Eguna 2024
- Jardunaldia: Ondare Arkeologikoa eta Gerra Karlisten Memoria 2024