Trazu gorriak: karlismoa komikian eta ilustrazioan

Karlismoaren Museoak bat egin du Nafarroako Komikiaren 2021eko Azokarekin, haren barruan antolatu baitu Trazu gorriak: karlismoa komikian eta ilustrazioan deritzon aldi baterako erakusketa

03/09/2015 - 03/10/2015

Tiza komikia sustatzeko elkartearekin lankidetzan antolatu du erakusketa, eta irekita egonen da irailaren 3etik urriaren 3ra arte. Berrogeita hamar lan inguru bildu dira, gehienak 1980ko hamarkadatik gaur egunera bitartean argitaratuak. Besteak beste, egile hauen lanak daude ikusgai: Carlos Azagra, Juan Luis Landa, Javier Mina, Albert Monteys, Joaquín Resano, Paco Roca, César Oroz, Pedro Osés, Santiago Sequeiros edo Simonides.

Komikiak eta ilustrazioak, gaur egungo adierazpide diren aldetik, karlismoa eta haren bi mendetako historia erakutsi dituzte.

XIX. mendean jada karlistadak korrespontsal grafikoen ikusmiran egon ziren, eta haiei buruzko litografiak argitaratu zituzten orduko aldizkari ilustratuetan.

Bigarren karlistada (1872-1876) amaitutakoan, karlistak baliabide grafikoak erabiltzen hasi ziren propagandarako, eta horretan funtsezkoak izan ziren ilustrazioa eta komikia. Horren adibide dira, esaterako, Pelayos aldizkaria edo Montejurra eta Esfuerzo Común lanak, azken biak frankismo garaikoak.

Gero, diktadura frankistaren ostean, 70eko hamarkadaren amaieran eta 80koaren hasieran, komikigintza suspertu egin zen, eta karlismoaren gaia landu zen zenbait ikuspuntutatik (errekreazio historikoa, politika, umorea, fantasia, kritika soziala...). Gaur egun ere joera horri eusten zaio.

Izan ere, aldi baterako erakusketa honetan bildu diren komiki eta ilustrazioek modu argian islatzen dute karlismoak gizartean eta politikan izan duen dimentsioa eta bilakaera historian zehar.

Bestalde, erakusketa osatzeko, mahai-inguru bat antolatu da. Carlos Azagra, Javier Mina eta César Oroz autoreek parte hartuko dute, eta irailaren 18an izanen da (larunbata), 12:00etan, Lizarrako Fray Diego kultura etxean. Toki kopurua mugatua da.

Hortaz, joan nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, 948 55 21 11 telefono zenbakira deituz, ordutegi honetan: asteartetik ostiralera, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara.

El diseño de la exposición ha sido realizado por José Miguel Parra de la empresa Muraria y en ella pueden verse obras originales procedentes de los fondos del museo y de su Centro de Documentación. Se exponen un total de 107 piezas procedentes de 30 donaciones particulares y 61 piezas procedentes de los depósitos del Partido Carlista, Jesús Martín Alías y José Ángel Pérez-Nievas Abascal.

Instituciones colaboradoras

Para esta ocasión se ha contado con la colaboración del Ayuntamiento de Estella-Lizarra, que ha cedido algunas piezas de mobiliario urbano, así como de instituciones como el Museo Etnológico de Navarra “Julio Caro Baroja”, el Archivo Real y General de Navarra, la Biblioteca de Navarra, el Archivo Municipal de Pamplona, el Archivo General de la Universidad de Navarra, la Biblioteca de la Universidad de Navarra y el Museo “Fournier” de Naipes, de Álava.