Mehatzariak gerran - Karlismoaren Museoa

Mehatzariak gerran

Meatzariak gerran erakusketa Gaztela eta Leongo Siderurgia eta Meatzaritza Museoaren ekoizpen bat da, Nafarroako Gobernuaren kultur ekipamendua den Karlismoaren Museoan agertzeko egokitu eta zabaldu egin dena.

30/11/2017 - 15/04/2018

Erakusketak meatzariek XIX. eta XX. mendean Europako gatazka armatuetan izan zuten parte hartzea azaltzen du, eta aipamen berezia egiten die gerra karlistei eta Lehenengo Mundu Gerrari, gatazka beliko honen ehungarren urteurrenarekin bat eginez.

Erakusketa panel batzuek osatzen dute. Panelek irudiak dituzte, ondoko gaiekin: karlisten borroka teknika berriak, meatze-gerra, setio karlistetan, meatze-gerren edo tunel-gerren ezaugarriak, galerien ezaugarriak, giza baliabideak, baliabide teknikoak eta materialak eta meatze-gerra Espainiako Gerra Zibilean.

Osagarri gisa, hiru ikus-entzunezko daude: gerra karlistetako lubakien eraikuntza (1988an José María Tudurik zuzenduriko “Gerra karlistaren kronika” filmaren minutajea), Fronte Britaniarreko meatzaritza jarduera 1916an (Imperial War Museumeko jatorrizko grabazioa) eta meatze galeria baten muntatze prozesua, Palentziako Habetzaileen Klubaren (Club de Entibadores Palentinos) eskutik.

Erakusketa honen bidez, bisitariak meatze-gerrak ezagutuko ditu. Meatze-gerra zera da, tunelak egitea etsaiaren posizioen pean, ondoren, lehergailuak ezarri eta eztandarazteko. Lubaki karlistetako zulatze teknikak ere ezagutuko ditu.

Erakusketaren osagarri, meatze galeria baten birsorkuntza egin da, Palentziako Habetzaileen Klubaren (Club de Entibadores Palentinos) eskutik. Bisitariak zinezko esperientzia sentsoriala biziko du, gerretan ohikoa den praktika honen bidez. Meatze galeriaren osagarri, zainketa postu lubakitu bat egin da eta, bertan, kanpainako jatorrizko objektuak paratu dira ikusgai. Objektu horiek XX. mendeko lehen hamarkadetako gerretakoak dira eta zenbait erakundek emanak edo Karlismoaren Museoko bildumakoak dira.

Inicio - Pie de página