Lizarrerriko memoria karlista baterako argazkiak

Lizarrerriko memoria karlista baterako argazkiak Dokumentazio Zentroak abiarazitako programa berria da, karlismoarekin historiarekin lotura estua duen lurralde honen memoria irudietan kontserbatzeko.

13/11/2024 – 14/01/2025

Dokumentazio Zentroak erakusketa-programa berri bat sustatuko du karlismoaren historiarekin lotura estua duen lurralde baten memoria irudietan kontserbatzeko,dokumentu grafikoak azterketaeta ikerketa-iturri gisa duen balioa azpimarratzea helburu duena.

Maria Teresa Borboi-Parmakoa Lizarran erakusketak emango dio hasiera programari Vicente López Arrutik (Foto Vicente) 1963ko martxoaren 10ean, Tradizioaren Martirien jaiegun karlistan, egindako hamar irudiren bitartez, zeinak berriki Carmen Urrea Azpilicueta murietarraren familiak Karlismoaren Museoari dohaintzan eman baitizkio. Maria Teresa Borboi-Parmakoak hiri honetako kaleetan barna egindako ibilbidearen lekuko dira, eta haietan tokiek eta hiritarrek garrantzi berezia dute.

Nor da haien protagonista?

Maria Teresa Borboi-Parmakoak (Paris, 1933ko uztailak 28 - 2020ko martxoak 26), Karlos Hugo Borboi-Parmakoa erregegai karlistaren arrebak, 1957 eta 1964 artean Espainia zeharkatu zuen Borboi-Parma familiaren mezua hedatzen bere jarraitzaileei, bai bere kasa, bai bere ahizpa Zezilia eta Maria Elurretakoarekin batera. Bere karismak eta karrak ekitaldi sozial karlista ugaritan parte hartzera eraman zuten.

Karlismoaren Museoak argazki hauetako tokiak eta pertsonak identifikatzen laguntzea eskertzen dizu. Halaber, irudi berriak lagatuz ere har dezakezu parte proiektuan.

Dokumentazio Zentroak etxean merindadeko gertakari karlistekin zerikusia duten lekukotasun fotografikoak gordetzen dituzten persona guztien eskura jartzen du haiek lagatzeko aukera, aztertu eta jakitera eman daitezen.

Jaso ondoren, Dokumentazio Zentroko langileak harremanetan jarriko dira testigantza bisual horiei buruzko informazio gehiago biltzeko eta horiek digitalizatzeko baimena eskatzeko. Hala, irudiak zentroak zaindutako gordailu baten parte bihurtuko dira, ezagutza partekatua sortzeko.

Informazio gehiagorakoconsulta.cdmc@navarra.es

Museoak konpromisoa hartzen du jatorrizko argazkiak jabeei itzultzeko eta kopia digitalak gordetzeko. Kopia horiek ikertzaileen eskura jarriko ditu, zentroan bertan, erakusketetan edo argitalpenetan, eta Karlismoaren Museoaren webgunean. Azken horrek berariazko espazio bat izango du programarako.