Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa - Karlismoaren Museoa

Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila - 1875eko otsaila)

Karlismoaren Museoak aldi baterako beste erakusketa bat aurkezten du: “Hiria errenditzea. Karlisten Iruñeko blokeoa (1874ko iraila - 1875eko otsaila)”. Ikusgai egonen da 2015eko maiatzaren 14tik 2016ko apirilaren 3ra.

14/05/2015 - 03/04/2016

Bigarren karlistaldian (1872-1876) Nafarroako hiriburuak sei hilabeteko setioa pairatu zuen, armada karlistak, hiria indarreko erasoaldian hartzeko baliabiderik ez zuenez, hura gosez errendiarazteko helburua baitzuen.

Erakusketaren sarreran azaltzen da hirien setioa, oraindik ere erabiltzen den gerra estrategia bat. Lau mugarri historiko aurkezten dira: Numantziako setioa (K.a. 134-133), Zaragozako setioak (1808-1809), Bilboko setio karlistak (1835,1836 eta 1874) eta Sarajevoko setioa (1992-1996).

Erakusketaren erdiko gunean Iruñeko karlisten blokeoaren hainbat alderdi agertzen dira. Arreta berezia ematen zaio giza faktoreari. Lau eremu handitan banatzen da: Iruñeko blokeoa, Testigantzak,Tragedia eta eguneroko bizitza eta Blokeoaren amaiera.

Nafarroako zein Espainiako erakundeek eta partikularrek lagatako piezak aurkezten dira; hona hemen lagatzaileak: Nafarroako Errege Artxibo Nagusia, Iruñeko Udal Artxiboa, Lizarrako Udala, Nafarroako Liburutegia, Jauregizar Fundazioa - Tabarko Museoa, Nafarroako Notario Elkargo Txit Prestua, "Julio Caro Baroja" Nafarroako Museo Etnologikoa, Soriako Numantino Museoa, Zaragozako Museoa, Iruñeko Nuevo Casino eta Nafarroako Jauregia.

Erakusketako piezetatik nabarmena da, bere balio bereziagatik, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak lagatako albuma: Gerra zibil bateko oroitzapenak. Iruñeko blokeoaren albuma Albumaren edukiak dira agiriak, prentsako ebakinak, argazkiak, zigiluak eta, bereziki, bilduma garrantzitsu bat, Lagarde anaiek egindako marrazki eta akuarelekin; haietan agertzen dira gerrako bistak, eszenak eta pertsonaiak, liberalen zein karlisten armadakoak.

Kontserbazio arrazoiak direla eta, bakarrik azaroaren 15era arte egonen da ikusgai. Bi hilabetean behin orrialde aldaketa eginen da, aldez aurretik iragarkia jarrita museoaren. web orrian.

Inicio - Pie de página