Ezagutzen ez dugun historia. Karlismoa ikertzeko materialak

Erakusketa honen bidez jendaurrean jarri nahi dira karlismoa ikertzeko Nafarroan dauden baliabideak. Zehazki, nafar erakundeek bilduak dauzkaten piezak dira, kontserbatzen den ondare guztiaren parte bat, nahitaez mugatua izan behar duen lagin hautatua, XIX. Eta XX. mendeetan Espainiako bizitzan arrasto sakona utzi zuen mugimendu politiko eta sozialaren berri ematen duena.

01/03/2010 - 01/02/2011

Hemen erakusten diren materialak nafar erakunde publiko nahiz pribatuetatik datoz (gehienbat artxibo, liburutegi eta museoetatik), jendearentzat edo ikertzailearentzat zabalik daudenetatik.

Hainbat motatako agiri eta objektu baliotsuak dira, edukiaren aldetik Foru Komunitatearen mugak gainditzen dituztenak. Jakin-mina piztu, karlismoaren izaera korapilatsua erakutsi eta ikerketa zientifikorako gaiak iradokitzen dituzte.

Erakusketarako lau sail bereizi dira, karlismoari begiratzeko ikuspegietan oinarriturik:

  • Karlismoak berak eraikitako irudia, bere egitura ofizialetik sortzen dena.
  • Norbanakoaren bizipena, karlista izatearen sentimendua eta eguneroko bizitza.
  • Eredu antikarlistaren eraikuntza (karlismoak izan nahi ez zuenarena) karlismoaren beraren irudia sendotzeko.
  • Karlismoa kanpotik ikusita.

Karlismoari buruzko lau begirada dira, politikoa eta ideologikoa ez ezik bizipen eta sentimendua ere baden mugimendua ulertzen laguntzen dutenak.