Cierre por obras - Nafarroako Museoa


Energia-eraginkortasuna hobetzeko obrak hasi dira


Museoa urtebetez partzialki ixteak ez du eraginik izango jarduera publikoaren jarraipenean

Obra datozen asteetan hasiko da egiten, eta bi milioi euro baino gehiagoko inbertsioa izango da, Europako funtsetatik ateratakoa. Egin beharreko bi lanen ezaugarriak eta epeak kontuan hartuta, erakusketa iraunkorra lehen solairutik laugarrenera ixteko erabakia hartu da, obrak egiten diren bitartean. Neurri hori epeak betetzen direla bermatzeko eta museo-bildumarentzat horrelako esku-hartzeak dakartzan arriskuak minimizatzeko aukera bakarra dela balioetsi da.

Itxierak lehenengo solairutik laugarrenera (Erromanizaziotik Arte Garaikidera) dauden erakusketa-aretoetarako sarbideari eragingo dio, eta datorren azaroaren 25etik aurrera itxiko dira urtebetez, gutxi gorabehera. Ikastetxeekin Gabonetako oporretara arte konprometitutako jarduera didaktikoa lantzen jarraituko da. Obrek ez dute eraginik izango jendea eraikinera sartzeko moduan, doakoa izango baita erakusketa iraunkorra ixten den bitartean.

Beheko solairuko eta kaperako aldi baterako erakusketek aurrera jarraitzen dute

2025ean, Nafarroako Museoak aldi baterako erakusketen plana eskaintzen jarraituko du beheko solairuan eta kaperan. Une honetan, honako erakusketa hauek bisita daitezke:

Mertxe Sueskun. Jostatuz, kontatu egiten dut

Maite Leyun. Formaren sintaxia

Museoak ekitaldi-aretoan eta begiratokian mantenduko du bere kultura-programazioa, baita ikastetxeentzako arreta ere, tailer eta bisita antzeztu edo gidatuen bidez. Erakusketa iraunkorrari dagokionez, Historiaurrera mugatuko da, duela gutxi inauguratutako Harrizko Erraldoiak aretora eta sotoko Arkeologia aretoan muntaketa museografiko berri batera, Loizuko Gizona edo Irulegiko Eskua bezalako pieza garrantzitsuekin.

Erromatarren garaiko estatua aparta, Pompeloko Togaduna izenekoa, 2025eko martxotik dago ikusgai beheko solairuan horretarako prestatutako areto batean. 

             Erakusketa iraunkorreko aretoak noiz irekiko diren zehaztuko da obrak amaitzen direnean, eta unean-unean jakinaraziko da.

                                                  Barkamena eskatzen dizuegu datozen hilabeteetan sor ditzakegun eragozpenengatik.

Inicio - Pie de página