Navigation Menu

Zer eskaintzen dugu?

Zer eskaintzen dugu?

Laguntza zerbitzu arruntak

Laguntza hori geletan egiten da, eta, ahal bada, korridoreetan, paseo laburrak eginez, edo ospitale eremuaren barruan, “paseo osasungarriak” eginez. 

Eriei entzun, hitz egin eta irakurri egiten diegu, besteak beste. Berotasuna eta hurbiltasuna laguntzaren parte dira, beste balio batzuen artean.

Halaber, zenbait pertsonari etxera laguntzen diegu, proba diagnostiko jakin batzuk egin ondoren.

Zerbitzu bereziak bizitzaren amaieran

Ongi hil daitezen zaintzen dugu: 2008az geroztik, bizitzako azken uneetan bakarrik dauden pertsonak artatzen ditugu. Boluntarioen artean bada talde espezifiko bat, hain laguntza delikatuaz arduratzen dena.

Arropategi zerbitzua

Arropategi zerbitzuak jantzi hauek jartzen ditu ospitaleratutako erien eskura: barruko arropa, galtzerdiak, kamisetak, txandalak, txapinak eta kirol oinetakoak. Ospitaleko alta emateko unean halakorik ez dutenei ere eskaintzen zaizkie. Zerbitzu hori ospitaleak berak finantzatzen du.

Boluntariotza Nafarroako gizartean txertatuta dago, eta hura indartzen laguntzen du.