Ezagutzaren kudeaketa - NOU-Errehabilitazioa - Accesible
NOU-Errehabilitazioa
Ezagutzaren kudeaketa
Bame-rako prestakuntza
Zerbitzua akreditatuta dago urtean bi egoiliar berri hartzeko.
Beste ospitale batzuetako Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko BAMEei prestakuntza eskaintzen zaie, Errehabilitazioko eta Medikuntza Fisikoko Euskal Herriko Elkartearen etengabeko prestakuntzako zikloen bidez.
2007tik aurrera, Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialitatearen plan berriarekin, non errehabilitazioa nahitaezko errotazioen barnean dagoen, 3. urteko 16-18 egoiliar pasatzen dira urtero gure zerbitzutik. Errotazioa hilabetekoa da. Era berean, 2008tik, urtero Laneko Medikuntzako BAME bat, bi edo hiru pasatzen dira gure zerbitzutik 2 hilabetez.
Graduatu aurreko prestakuntza
Beste espezialitate batzuetako graduatu aurreko eta graduatu ondoko irakaskuntza jarduera egiten da, eta Medikuntza Fisikoaren eta Errehabilitazioaren arloko profesionalei eta kolektiboei ere ematen zaie.
Zerbitzuak Nafarroako Unibertsitateko Medikuntza Fakultateko ikasleak hartzen ditu haien praktikaldietan, zeinek lau asteko iraupena baitute. 2020-2021 ikasturtetik aurrera, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Medikuntzako ikasleak ere hartzen ditu.
Nafarroako Unibertsitate Publikoko Fisioterapiako graduko ikasleek karrerako nahitaezko praktikak egiten dituzte NOUko zentroetan. Beste unibertsitate batzuetako gradu, graduatu ondoko eta masterreko ikasleak.
Beste profesional batzuendako prestakuntza
Familiako eta Komunitateko Medikuntzako tutoreak
2008az geroztik, urte batzuetan Familiako eta Komunitateko Medikuntzako tutoreak hartzen ditugu denbora-tarte laburretan, errehabilitazioko prestakuntza egin dezaten.
Osasun etxeetako Familiako eta Komunitateko Medikuntzako espezialistak
Osasun etxeetako oinarrizko osasun-laguntzako medikuak bi astez daude gurekin, espezialitatearen ezagutzak eguneratzeko.
Fisioterapeutak
Nafarroako Foru Komunitateko beste ospitale eta zentro batzuetakoak.
Nafarroako Foru Komunitateko Medikuntza Fisikoko eta Errehabilitazioko espezialistak
Ezagutza zabaltzea, zentro publiko eta pribatuetako errehabilitatzaileekin aldizkako saio klinikoak eginez (Nafarroako Klinika Unibertsitarioa, San Miguel Klinika, San Juan de Dios ospitalea eta istripu eta gaixotasun profesionalen mutualitateak).
Komunitatearendako prestakuntza
Ikastaro orokorrak edo espezifikoak, hala eskatzen duten langile eta kolektiboendako.