Ezagutzaren kudeaketa - NOU-Oftalmologia - Accesible
NOU-Oftalmologia
Ezagutzaren kudeaketa
Bame-rako prestakuntza
Zerbitzuak badu akreditazioa barneko hiru mediku egoiliarri urtebeteko prestakuntza emateko, bi urtean behin. Gaur egun, urtean 2 egoiliar hartzen ditu.
Zerbitzuak hainbat espezialitatetako egoiliarrei irakasten die: familiako eta komunitateko medikuntza, laneko medikuntza eta, batzuetan, pediatria.
GRADUATU AURREKO PRESTAKUNTZA
Oftalmologiako Zerbitzuak Nafarroako Unibertsitate Publikoko (NUP) eta Nafarroako Unibertsitateko (NU) medikuntzako ikasleei eskolak ematen dizkie.
Ebakuntza-gela esperimentala
Ebakuntza-gela esperimental bat dugu, 3 mikroskopioz eta fakoemultsifikazio ekipo batez hornitua. Bertan, egoiliarrek aurreko segmentuaren eta kataraten kirurgia-mota desberdinak egin ditzakete.