Zerbitzu zorroa - NOU-Oftalmologia - Accesible
Breadcrumb
Navigation Menu
Zerbitzu zorroa
NOU-Oftalmologia
Zerbitzu zorroa
-
Kontsultak
Teleoftalmologia
Erretinopatia diabetikoaren baheketa egiten da erretinografia ez-midriatikoko kameren bidez. Diabetes mellitusa diagnostikatu zaien pazienteendako, urtero begi hondoa kontrolatzeko.
Ez-presentzialak
Osasun etxeetatik bideraturiko kontsulta telematikoak.
Presentzialak
Kontsulta guztiek dituzte optitotipoak, arrail-lanpara, oftalmoskopioa eta lautze-tonometria.
Pazienteak, hasieran, honako hauetara bideratzen dira:
- Helduen oftalmologia orokorraren agendara.
- Oftalmologia pediatrikoaren agendara.
- Bereizmen handiko agendara. Pediatriako kronikoen zirkuituaren barnean diren pediatriako pazienteendako.
- Glaukoma agendara.
- Erretina agendara.
- Intrabitreoen agendara. Hainbat patologiagatik antiVEGF-ekin tratamendua behar duten pazienteendako; kontsulta berean egiten dira jarraipen probak eta tratamendua.
- Katarata agendara.
- Okuloplastia agendara.
- Begi-azalaren agendara.
- Kirurgia ondoko agendara. Kirurgia handi anbulatorioko zirkuituan ebakuntza egin zaien pazienteendako.
- Neuroftamologia agendara
- Erretinako distrofien agendara.
- Oftamologiako larrialdietako agendara: Patologia oftalmologikoa izanik, goizeko ordutegian larrialdietara joaten diren pazienteendako.
- Oftalmologiako larrialdi geroratuen agendara: patologia oftalmologikoa izanik, larrialdietan egon eta epe laburrera berrikusi behar diren pazienteendako.
- Begi-zorroztasunaren agendara: kontsulta horretan optometrista batek artatzen du pazientea.
Gainera, patologia batzuetan, Oftalmologiako Zerbitzuak beste espezialitate batzuekin batera egiten ditu kontsultak:
- Oftalmologia eta Barne-medikuntzako kontsulta bateratua. Batez ere ubeitisaren azterketa eta tratamendura bideratua.
- Neuroftalmologia eta neurologiako kontsulta bateratua.
- Otorrinolaringologoaren eta oftalmologoaren kontsulta, malko-bidea aztertzeko.
- Endokrinoaren eta oftalmologoaren kontsulta, orbitopatia tiroidea aztertzeko.
-
Ebakuntza-gela
Jarduera kirurgikoaren zatirik handiena kirurgia handi anbulatorioa da.
-
Kataraten ebakuntza-gela
-
Erretinaren ebakuntza-gela
-
Bitrektomia pars plana
-
Esklerotikaren kirurgia
-
Kornea:
-
Pterigiumaren kirurgia automentuarekin
-
Crossliking-a
-
Kornearen transplante penetratzaile edo lamelarra
-
Eraztun intraestromalak
-
Kirurgia, konjuntibako tumoreetan
-
Okuloplastia:
-
Entropionaren eta ektoprionaren kirurgia
-
Ptosiaren kirurgia
-
Betazalaren atzerapenaren kirurgia
-
Betazaleko tumoreen biopsiak
-
Enukleazioa
-
Begi-globoa ateratzea
-
Betazalaren inplantea
-
Malko-zundaketa
-
Dakriozistorrinostomia
-
Oftalmologia pediatrikoa
-
Haurren estrabismoaren kirurgia
-
Katarata pediatrikoaren kirurgia
-
Kirurgia okuloplastiko pediatrikoa
-
Glaukoma
-
Trabekulektomia
-
Drainatze-gailua: balbulak
-
MIGS (minimally invasive glaucoma surgery)
-
Ziklofotokoagulazio transesklerala
-