Zerbitzu zorroa

NOU-Neurologia

Zerbitzu zorroa

Neurologia zerbitzua prestatuta dago konplexutasun handiko laguntza emateko paziente neurologikoari osasun sistema nazionalaren barruan, eta ia laguntza zerbitzu eta prozedura guztiak eskaintzen ditu.

Mugimenduaren nahasmenduak dituzten pazienteen kirurgia funtzionala CUNekin itunduta dago, eta epilepsia errefraktarioa duten pazienteen kirurgia Gurutzetako ospitalearekin.

Laguntza motak. Neurologia zerbitzuak ematen duen laguntza:

  • Ospitalizazioa
  • Eguneko ospitaleratzea (eritasun immunomediatuen tratamendurako unitatea eta ziztada lunbarrak egitea)
  • Larrialdietako arreta
  • Kanpo kontsulta presentzialak
  • Bertaratu beharrik gabeko kanpo kontsultak

LAGUNTZA-JARDUERAREN ANTOLAKETA

  • GARUNEKO PATOLOGIA BASKULARRAREN UNITATEA, IKTUS TALDEAK

    • Honako hauek ditugu:

    • Neurosonologia Kabinetea:

      • Duplexa, kolorea, garezurretik kanpokoa eta garezurrean zeharrekoa (Philips CX50)

      • Doppler ekipoa, garezurrean zeharrekoa, DWL, eramangarria

    • Kanpo kontsultak:

      • 2 duplex aparatu, kolorea, garezurretik kanpokoa eta garezurrean zeharrekoa (Philips, Affinity seriea; Toshiba)

    Iktus prozesuaren faseak.

    I. FASEA

    Guardiako neurologoak iktus kodearen prozesua koordinatzen du, pazientea tratamendu egokiekin hasi eta BUn sartu arte. BU bitarteko zainketetarako unitate bat da, non pazientea erizaintzak monitorizatuta eta bideoz zainduta egoten baita, iktusaren fase akutuan konplikazioen tratamendu goiztiarra egiteko, eta iktus akutuari dagozkion zainketa egokiak jasotzeko. Garuneko patologia baskularrean espezialista diren neurologoak pazientearen azterketa etiologikoa egiten hasten dira.

    Fase akutuko prozedura osoa hemen dago idatzita: Iktus Kodea Dokumentua.

    II. FASEA

    Egonkortu ondoren, pazientea neurologiako solairura eramaten da, non errehabilitazioa hasten baita, eta behar diren zainketa medikoekin jarraitzen, bai eta iktusaren azterketa etiologikoarekin ere, prebentzio sekundariorako tratamendu egokiena zein den erabakitzeko. Amaitzean, ospitaleko alta ematen da, edo pazientea errehabilitazio zentro batera eramaten da, edo bitarteko zainketetarako batera, hala behar badu.

    III. FASEA

    Neurologia baskularreko espezialistak berriz aztertzen du pazientea, azterketa osatzeko eta zer bilakaera izan duen ikusteko. Errehabilitazio tratamenduarekin jarraitzen da, modu anbulatorioan edo ospitaleratuta. 

    IV. FASEA

    Pazientea egonkor dago, erabaki da zein den haren patologia baskularrerako tratamendu mediko edo kirurgiko onena, eta kontsulta espezializatuko alta ematen zaio, adierazita nola kontrolatu behar duten osasun zentroan modu kronikoan.

  • PATOLOGIA NEUROIMUSKULARRAREN UNITATEA, ELA TALDEA

    1. ELArekiko arreta osoa (ELA talde diziplina anitzekoa)

    2. Patologia neuromuskularrari buruzko kontsulta monografikoak: 

    • Neuropatia immunomediatuak, hereditarioak, AhTTR (amiloidosi hereditarioa), paraneoplasikoak

    • Miopatia hartuak eta hereditarioak

    • Juntura neuromuskularreko gaixotasunak (Miastenia eta LEMS)

    • Sudoscan aparatu bat dago, SNIP aireztapen funtzioa monitorizatzeko, ECG aparatua, ganbera termografikoa eta dinamometroa

    Batzordeak:

    • Miopatien azterketa diagnostikoa

    • ELA batzordea

    • Amiloidosi batzordea

    • Neumologia-Neuromuskular batzordea

    Beste batzuk:

    • Kardio-NM kontsulta diziplina anitzekoa

    • Trantsizio kontsulta Neuropediatriarekin

    • Protokolo diagnostiko-terapeutikoak

    • Eramaileen jarraipena egiteko protokoloak (AhTTR)

    • Terapia aurreratuen jarraipena egiteko protokoloak

    • Informazio agiriak

    • Ospitaleko NM erregistro batekin lan egiten ari da

  • MUGIMENDUAREN NAHASMENDUEN UNITATEA

    Mugimenduaren nahasmenduak:

    • Parkinson gaixotasuna

    • Parkinsonismo atipikoak

    • Huntington gaixotasuna

    • Mugimenduaren beste nahasmendu batzuk: ataxiak, distoniak eta abar

    Zerbitzu zorroa:

    • 10 kontsulta monografiko hilean (Itziar Gastón, Pedro Clavero eta Elena Erro)

    • 1 kontsulta hilean, GARUN ESTIMULAZIO SAKONA duten pazienteak aztertu eta doitzeko (Pedro Clavero)

    • 2 erizaintzako kontsultak astean (Karol Cabello eta Gema)

    • 4 kontsultak hilean, toxina botulinikoaz (Itziar Gastón eta Javier Sánchez Ruiz de Gordoa): distonia kraniofazialen, sialorrearen eta abarren tratamendua. Gorputz adarretako distoniaren tratamendua, neurofisiologia klinikoko zerbitzuaren laguntzarekin.

    Protokoloak:

    • Tratamendua apomorfinarekin: testa eta bonba bidezko etengabeko infusioa hastea

    • Duodopa-rekin tratatzeko bide klinikoa

    • Dardara esentzialaren tratamendua

    • Tratamendua klozapinarekin, deliriodun Parkinson gaixotasunean

    • ATAXIA duten pazienteen artatze diagnostikoa

    • Idorreriaren tratamendua Parkinson eritasunean eta beste parkinsonismo batzuetan

    • Disfagiari heltzea Parkinson eritasunean eta beste parkinsonismo batzuetan

    • TM funtzionalen diziplina anitzeko lantze diagnostikoa eta terapeutikoa egiteko proiektua

  • GAIXOTASUN DESMIELINIZATZAILEEN UNITATEA

    Helburuak

    Gaixotasun desmielinizatzaileak dituzten pazienteei laguntzen die; ohikoena esklerosi anizkoitza da; 600en bat; horretarako, kontsulta medikoa eta erizaintzako kontsulta dago, eta tratamenduen jarraipena NOUko neurologiako eguneko ospitalean egiten da.

    Parte hartzea Medikuntzako ikasleen, Familiako Medikuntzako egoiliarren eta beste ospitale espezialitate batzuetakoen irakaskuntzan.

    Eritasun multzo honi buruzko ikerketa sustatzea, dela saiakuntza klinikoetan, dela bizitza errealari buruzko behaketazko azterlanetan.

    Diziplina anitzeko medikuntzaren sustapena, beste espezialitate mediko batzuekiko elkarlanean: ospitaleko farmazia, neurorradiologia, errehabilitazioa, digestio aparatua, genetika, ginekologia eta abar.

    Baterako jarduerak sustatzea Nafarroako pazienteen EM elkartearekin.

    4 kontsulta mediko eta erizaintzako bi kontsulta astero.

    IdiSNAko ikerketa-talde klinikoa.

    Ikertzaile nagusia: María Otano Martínez

    –Tratamendu berriak aztertzea esklerosi anizkoitzaren bilakabidea aldatzeko

    –Neurorrehabilitazioa esklerosi anizkoitzean

  • EPILEPSIA KONTSULTA

    - 9 kontsulta monografiko hilean

    - Epilepsiaren eta haurdunaldiaren jarraipena egiteko kontsulta

  • DEMENTZIEN KONTSULTA

    5 kontsulta monografiko hilean.

  • ZEFALEEN KONTSULTAK

    8 kontsulta hilean:

         - Tratamendua toxina botulinikoarekin migraina kronikoan

         - Tratamendua antigorputz monoklonalekin migrainan

         - Blokeo anestesiko periferikoak

         - Likido zefalorrakideoari lotutako hipotentsioaren ondoriozko zefalea anestesiarekin tratatzeko protokoloa

         - Aldizkako saioak Minaren Unitatearekin:

                   - Trigeminoaren neuralgia errefraktarioak

                   - Estimulazio tratamenduak (irrati-maiztasunak, estimulatzaile okzipitalak): zefalea zerbikogenikoak, neuralgia okzipitalak, zefalea trigemino-autonomiko errefraktarioak.

  • NEUROONKOLOGIAKO KONTSULTA

    • Kontsulta bat hilean:

      • Minbiziaren konplikazio neurologikoak.
      • Garuneko tumoreak: epilepsia eta narriadura kognitiboa.
      • Entzefalitis autoimmuneak eta paraneoplasikoak.
      • Parte hartzea neuroonkologia batzordeak astero egiten dituen bileretan.
      • Protokoloak: 
        • Garuneko tumoreetan epilepsiaren aurkako botikekin tratatzeko protokoloa.
        • Diziplina anitzeko adostasuna mailako txikiko gliomak tratatzeko
        • Muin eta tumore konpresioaren lantze diagnostikoa eta terapeutikoa egiteko protokoloa