Egitura eta lantaldea - NOU-Geriatria - Accesible
NOU-Geriatria
Egitura eta lantaldea
Hauek dira Geriatria Zerbitzuko giza baliabideak:
- Langile fakultatiboak: plantillako medikuak eta barneko mediku egoiliarrak.
- Osasun langile ez fakultatiboak: erizainak, ezot eta barneko erizainak egoiliarrak.
- Osasun arlokoak ez diren langileak: administrariak, gizarte-langilea, zeladoreak eta garbitzaileak.
Plantilla
- 22 Langile fakultatibo 14 mediku espezialista Geriatrian eta 8 barne-mediku egoiliar (BAME)
- 43 Erizaintzako langile 21 erizainak eta 22ezot
Langile fakultatiboak
Gaur egun, Geriatriako Zerbitzuan 14 mediku espezialista eta 8 barneko mediku egoiliar daude. Eginkizun hauek gauzatzen dituzte: Ospitalizazioa, Kontsultak, Zerbitzu arteko kontsultak, Zerbitzu arteko kontsulta ez-presentzialak, Kronikoen Programa (Pluripatologikoa eta Dementzia), Egoitzei laguntza ematea, tutoretzak, irakaskuntza, ikerketa eta, aurten, COVID kasuen kudeaketa egoitzetan eta etxeko ospitalizazio zerbitzuari laguntzea. Lanaldi erdian dagoen fisioterapeuta bat ere badugu.
Zerbitzuburua: Nicolás Martínez Velilla doktorea
Atalburua: Álvaro Casas Herrero doktorea
Erizaintzako langileak
Gaur egun, Geriatriako taldean 21 erizainak (9 lanaldi osoan, 6 lanaldi murriztuan eta 6 lanaldi partzialean) eta 22 ezot (13 lanaldi osoan, 2 lanaldi murriztuan eta 7 lanaldi partzialean) daude, eta erizain batek gainbegiratzen ditu. Erizaintzaren papera funtsezkoa da paziente geriatrikoari arreta emateko, bai prozesu asistentzialaren atal guztietan (balorazioa, diagnostikoa, artatzea eta prebentzioa), bai irakaskuntzan, bai ikerketan.
Erizaintzako gainbegiralea: María Pejenaute Peñalva
Langile ez-sanitarioak
- Administraziokoak: astelehenetik ostiralera, goizez bakarrik.
- Gizarte-langilea: astelehenetik ostiralera, goizez bakarrik.
- Zeladoreak: astelehenetik igandera, bata goizez eta bestea arratsaldez.
- Garbitzaileak.