Talentu Artistikoa Sustatzeko 2024ko Sariaren oinarriak

Helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea

Oinarrizko informazioa

Proposamena egiten duten entitateak:

  • Hautagaiek 18 eta 30 urte bitartekoak izan beharko dute, eta legezko bizilekua Nafarroan eduki, hautagaitzak aurkezteko epea bukatu baino lehen. Hautagaiak legezko bizitokia Nafarroan ez badu, egiaztatu beharko du Nafarroarekin erlazionatutako edo lotutako proiektu edo jardueretan parte hartu duela.
  • Legez eratutako entitateak ere hautagai izaten ahalko dira, aipatu baldintzak betetzen dituzten pertsonek osatzen badituzte.

Saria eskatzen duten pertsonek beren buruarentzat edo legez ordezkatzen dituzten entitateentzat aurkez ditzakete hautagaitzak.

Saria urtero ematen da, eta helburu du gazte ekintzaileek artearen eta kulturaren arloetan duten ekimena babestu eta bultzatzea, bai eta gazteentzat erreferente bihurtzea ere, eta Nafarroan sortzen ari den talentua ikusarazteko eta profesionalizatzeko bidean laguntzea.

Hautagaitzak aurkezteko epea martxoaren 2an hasi eta 2024ko martxoaren 22an amaituko da.

 

Prozeduraren urratsak:

  • Honako hauek osatuko dute epaimahaia: Vianako Printzea Erakundea-Kulturako zuzendari nagusia, Kultur Ekintza Zerbitzuko zuzendaria, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko zuzendaria eta Museoetako Zerbitzuko zuzendaria, denak zuzendaritza nagusi horri atxikiak baitaude, eta, horiez gainera, Nafarroako Kulturaren eta Arteen Kontseiluaren hiru kide. Kontseilu horretako idazkariak, hizpidea duela baina botorik ez, epaimahaiari lagunduko dio bere zereginetan.
  • Epaimahaiak aurkezten diren hautagaitzak aztertuko ditu, eta, bakoitzaren merezimenduez gainera, honako hau ere baloratuko du: hautagaiak zer proiektu edo jardueratan parte hartu duen, horiek Nafarroan izan duten eragin sozial eta kulturala.
  • Bozketa. Lehenbiziko bozketa bat eginen da hautagaitza guztien artean, eta boto gehien lortzen duten bi hautagaitzekin bigarren bozketa-txanda bat eginen da, non boto gehien eskuratzen duena izanen den irabazlea. Hala badagokio, berdinketak hausteko bozketak eginen dira lehenbiziko eta bigarren txandetan.
  • Irabazlea zein den prentsaurreko bidez jakinaraziko zaie komunikabideei. Saria eman zaiola jakinaraziko zaio entitate edo pertsona irabazleari, edo, hala badagokio, saria eman gabe geratu dela adieraziko da.
  • Kultura, Kirol eta Turismo Departamentuko titularrak emanen du saria, foru agindu bidez eta epaimahaiak egindako proposamena ikusita.
  • Saria jendaurrean emanen da, ekitaldi bat antolatuta horretarako, garaiz jakinaraziko den egunean.

Proposamena egin duten entitate edo pertsonek aurkeztuko dute hautagaitza, agiri hauek erantsita:

  • Entitatearen nortasun juridikoa frogatzen duten datuak, edo kasua bada, proposamena egiten duten pertsonenak, honako hauek adierazita: izena, helbidea, telefonoa, web-orria (baldin badu), IFZ edo antzekoa, eta epaimahaiak gehiago jakin dezan egokitzat jotzen diren beste dokumentu batzuk.
  • Azalpen memoria bat (1.000 hitz gehienez), delako pertsonaren edo entitatearen hautagaitza aurkezteko oinarri diren merezimendu aipagarriak jasotzen dituena, baita egokitzat jotzen den gainontzeko informazioa ere, saria eskuratzeko kontuan hartuko diren merezimenduen frogagarri. Memoria osatzeko, gehienez ere bi minutuko bideo edo ikus-entzunezko pieza bat aurkezten ahalko da.
  • Hautagaitza babesten duen gutun bat gutxienez, artearen eta kulturaren arloan ospea duen pertsona edo entitate batek sinatua.
  • Beste edozein dokumentazio osagarri, alegatutako merezimenduak indartu eta egiaztatzeko.
  • Epaimahaiak eskatzen badu, hautagai diren pertsona edo entitateek hautagaitzaren defentsa egiten ahalko dute haren aurrean.

16/2024 Foru Agindua, Talentu Artistikoa Sustatzeko 2024ko Sarirako deialdia egiten duena.

Emaitzak

34/2024 Foru Agindua, saria ematea xedatzen duena.

Harremanetan jartzeko

Vianako Printzea Erakundea - Kultura Zuzendaritza Nagusia
Nabarreria kalea, 39, 1º
31001 Iruña
Telefonoa: 848 42 46 08
Posta elektronikoa: dg.cultura.ipv@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time