Saltoki handiak ezartzea

Oinarrizko informazioa

Txikizkako saltoki handiak, hau da, txikizkako merkataritzan aritzen diren establezimendu indibidual edo kolektiboak, baldin eta produktuak saltzeko eta erakusteko duten zalaera 2.500 m2 baino handiagoa bada.

Saltoki handitzat hartzen ez direnak:

  • Udal azokak.
  • Ibilgailuen eta motor-erregaien saltokiak.
  • Industriako eta lorezaintzako makinen saltokiak.
  • Eraikuntzako eta saneamenduko materialen saltokiak.
  • Mugaldeetan daudenak.

Oro har, ez dago baimenaren beharrik saltoki handiak instalatzeko. Hala ere, udalez gaindiko plan sektoriala tramitatu behar da saltoki handiak ezartzeko, baita jada instalatuak handitzeko ere, baldin eta horien azalerari 500 m2 baino gehiago gehitzen bazaizkio.

Honelako lurzoruetan soilik instalatzen ahal dira:

  • Hiri lurzorua.
  • Nagusiki bizitegi erabilera duen lurzoru urbanizagarria (etxebizitza kolektibo jarraituko 250 etxebizitzako edo 600 biztanleko bizitegi eremuak, eta hektarea bakoitzeko 40 etxebizitzako etxe dentsitatea).
  • Eskabidea. Lurralde antolamenduaren eta hirigintzaren arloko eskumena duen departamentuari edo saltokia instalatu nahi den udalerriko udalari aurkeztu behar zaio.

Eskabidearekin batera honako dokumentazio hau aurkeztuko da:

  • Eskatzailea identifikatzen duen dokumentazioa.
  • Agiri tekniko eta administratiboak:
    • Memoria eta oinarrizko proiektua.
    • Udalaren txostena, hirigintzako planeamenduarekin bat etortzeari buruzkoa.
    • Lursailak erabil daitezkeela frogatzen duen dokumentazioa.
    • Sortuko den mugikortasunaren azterketa.
    • Proiektuaren diseinuan energia aurrezteko irizpideak erabili izanaren ziurtagiria.
    • Ingurumen eraginaren azterketa.
    • Saltokiak bere eragin-eremuko salmentarako azaleran zenbateko.
    • Tasak ordaindu direlako frogagiria.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:
Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusia
Alhondegi kalea, 1
31002 Iruña

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

UPS espedientearen tramitazioari eta aurkezpenari buruzko kontsultak
Lurralde eta Paisaia Zerbitzua - Lurraldearen Antolamenduaren Atala
Alondegi kalea 1, 2. solairua
31002 Iruña
Telefonoa: 848 42 75 59

Beste kontsulta batzuk:
Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua
Navarrería kalea, 39
31001 Iruña
Telefonoa: 848 42 77 42
Helbide elektronikoa: comercionavarra@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time