Prestakuntza- eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntza

Oinarrizko informazioa

1. Honako entitate hauek sustatzen ahalko dituzte deialdi honen bidez diruz lagun daitezkeen prestakuntza- eta enplegu-tailerrak:

  • Toki erakundeak, beren erakunde autonomoak eta horien mendeko edo horiei parekatutako entitateak, titulartasun osoa toki erakunde horiena bada eta Nafarroako Foru Komunitatean badaude.
  • Irabazi-asmorik gabeko elkarte, fundazio eta bestelako entitateak, Nafarroan gutxienez establezimendu bat edo zuzenbide publikoko beste korporazio batzuk dituztenak.

Proiektua gauzatzen den bitartean, erabilgarritasun publikoko edo interes sozialeko obrak edo zerbitzuak eginen dira.

2. Gainera 1. puntuan adierazitako entitateen eta enpresen arteko elkarteek sustatzen ahalko dituzten tailerrak. Kasu horretan, gizarte-ekintza bat garatu ordez, elkartea osatzen duten enpresen eta proiektuan parte hartzen duten pertsonen artean egindako kontratu bati dagokion benetako lana eginen da. Entitateek eta enpresek akordio bat sinatu beharko dute, non deialdi honetako betebeharrak betetzeko erantzukizuna jasoko duten.

Prestakuntza- eta enplegu-tailerrak langabeen enplegagarritasuna hobetzea xede duten programak dira, eta horretarako ikaskuntza eta prestakuntza jardun produktiboarekin tartekatzen dituzte, langabe horiek laneratzea sustatzeko.

Epea:

Eskaerak hilabeteko epean aurkeztuko dira, deialdi hau NAOn argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Proiektuen xehetasunak:

Prestakuntza- eta enplegu-tailerrek 7 hilabeteko iraupena izanen dute. Proiektu guztiak 2023ko urtarrilaren 1etik irailaren 30era bitartean garatu behar dira eta 10-15 laguneko taldeei zuzenduko zaizkie.

Proiektuak, nahitaez, eduki hau izanen du:

  • Prestakuntza edukia.
    • Ikasleen prestakuntza bete beharreko lanera egokitutako gaitasun teknikoei buruzkoa izanen da, memorian bildutako prestakuntza-planaren arabera. Prestakuntza programa profesionaltasun ziurtagiri osoekin osatuko da, edo I. eranskinean jasotako moduluekin, eta/edo oinarri hauen II. eranskinean jasotako prestakuntza-espezialitateekin.
    • Gainera, entitate onuradunek deialdiaren 7.3.a.2 oinarrian deskribatutako prestakuntza osagarria programatu beharko dute.
  • Benetako lana.

Proiektuak irauten duen bitartean, ikas-ekinezko prestakuntza-kontratu bat sinatuko da ikasle-langileekin, proiektuan aurreikusitako gizarte-ekintza edo enpresan lan egiteko, eta haiek dagozkien ordainsariak jasoko dituzte.

Kudeaketarako eta jarraipenerako dokumentazioa:

Dirulaguntza eman ondoren aurkeztu beharreko dokumentazioa:

Gardentasunari buruzko informazio:

Azken likidazioa eskatzeko dokumentazioa:

Eskabidea deialdiaren 19.2 oinarrian ezarritakoaren arabera aurkeztu beharko da, honako dokumentazio honekin batera:

  • Justifikazio-memoria teknikoa.
  •  Memoria ekonomikoa, erakundeak jaso beharreko dirulaguntzaren kontzeptuengatik egindako kalkulua eta eskatu beharreko zenbateko osoa jasotzen  dituena.
  •  Prestakuntza amaitzen duten ikasleen zerrenda, deialdiaren 19.3 oinarriaren arabera.
  •  Ikasle bakoitzaren soldaten laburpen-taula, hilabeteka, eskatutako aldiko soldata gordina eta garbia adierazita.
  •  Eskatutako aldiko ikasleei soldatak ordaindu izanaren bankuko egiaztagiriak. Ordaintzeko dagoen aldia diru-sarrera egiten den unean justifikatuko da.
  •  Eskatutako aldiaren TC1 eta TC2.
  • 21390E/2022 Ebazapena, honen bidez, prestakuntza-tailerrak eta enplegu-tailerrak egiteko dirulaguntzak emateari dagokion partidaren gastua ezeztatzen da.
  • 12119E/2022 Ebazpena, dirulaguntzaren deialdia onartzen duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

CNAI
Avenida Central, 1, 2. solairua
31110 Barañain (Nafarroa)
Enplegurako prestakuntzaren arduraduna: María José Merino Lumbreras
Telefonoak: 848 433 560 / 682 120 351
Posta elektronikoa: mjmerino@cnai.es

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua
Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzua
Enplegu eta Prestakuntza Programaren Bulegoa
Telefonoa: 848 424 410
Posta elektronikoa: escuelas.talleres@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time