Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen behin betiko kalifikazioa eta erregistroa

Oinarrizko informazioa

Gizarteratze eta laneratze enpresa gisa behin-behineko kalifikazioa dutenak.

Enpresak, behin-behineko kalifikazioaren hurrengo urtean, 340/2019 Foru Dekretuaren 3. artikuluko c), e) eta f) letretako beharkizunak betetzen dituela frogatzen duenean ziurtatuko du Gizarteratze eta Laneratze Enpresen Erregistroak gizarteratze eta laneratze enpresaren behin betiko kalifikazioa.

  • Behin betiko kalifikazioaren eta erregistroaren eskaera, eredu ofizialaren arabera, behar bezala beteta.
  • Honako hauek zehazten dituen berariazko memoria: egindako txertatze lanak eta zenbateraino lortu den lan-merkatu arruntean txertatzea.
  • Plantilla osoko izenen zerrenda, gizarteratze eta laneratze prozesuetan dauden langileak zehaztuta (II. eranskina).
  • Entitatearen ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, helburu sozialetik kanpoko jarduera ekonomikorik egiten ez dela dioena.
  • Behin-behineko kalifikazioa eman zitzaionetik enpresak egin duen jarduerari buruzko memoria, egoera-balantzea eta ustiapen-kontua, frogatzeko behin-behineko kalifikazioan lortutako emaitzen edo soberakinen % 80 erabiltzen direla, gutxienez, ekoizpen egiturak eta gizarteratze eta laneratzeko helburua dutenak hobetzeko edo handitzeko.
  • Langileen urteko zenbaketa (I. eranskina).
  • Enpresaren lan-bizitzaren txosten eguneratua.

340/2019 Foru Dekretua, 97/2016 Foru Dekretua aldatzen duena. Haren bibez ezarri zen Nafarroako gizarteratze eta laneratze enpresen kalifikazioaren, erregistroaren eta laguntzen araubidea.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enpleguko Inklusioaren Ataleko
Telefonoak: 848 424 443 / 848 424 445
Posta elektronikoa: insercionsociolaboral@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Calificación y Registro de Empresas de Inserción Sociolaboral de Navarra

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time