Dokumentua, bete eta entregatu beharreko eranskin guztiekin: deskargatu.
Laguntzarako eskaeran aurkeztu beharreko agiriak:
- Laguntza - eskabidea (III. eranskina).
- Enpresaren tamainari buruzko erantzukizunpeko adierazpena.
- Zinpeko aitorpena eta askatzaileak hartzen dituen konpromisoak.
- Enpresaren hautapena justifikatzeko erantzukizunpeko adierazpena.
- Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera.
- IFKren kopia, enpresa berrien kasuan.
- Eskatzailearen nortasuna eta hura ordezkatzen duen pertsona fisikoaren gaitasuna egiaztatzen duen agiria.
- Egoera ekonomiko-finantzarioa (kontu-gordailua edo PFEZaren aitorpena eta BEZaren aitorpena).
- 9. oinarriko balorazio irizpideetan ezarritako puntuazioak lortu ahal izateko eskatzen den dokumentazio beharrezkoa.
- Inbertsioa eginen den lurren jabetza ziurtatzen duen eskrituraren kopia.
- Obretako udal lizentzia, behar baldin bada.
- Irekitzeko lizentzia edo, horrelakorik ezean, jarduera sailkatuarena, bidezkoa bada.
- Inbertsio plana (II. eranskina).
Ordainketaren eskaeran aurkeztu beharreko agiriak:
- Ordainketa eskatzeko inprimakia (IV. eranskina).
- Jatorrizko fakturak edo horien kopia konpultsatuak, laguntza eskaeraren ondotik datatuak.
- Fakturen ordainagiriak. Bankuko karguak izanen dira, gutxienez datu hauek agertuko dituztenak: transferentziaren jaulkitzailearen izena, onuradunaren izena, zenbatekoa, karguaren data eta kontzeptua, faktura-zenbaki eta guzti.
- Inbertsioen liburua edo emaitzen kontu nagusia.
- Salerosketaren eskritura publikoaren bidez frogatu beharko da ondasun higiezinen erosketa.
- Honako honetan aurreikusitakoarekin bat: 2017/1242 (EB) Betearazpen Erregelamenduaren 1. artikuluaren 2. puntua. Kostu horiek ebaluazio sistema egoki baten bidez ebaluatuko dira, esate baterako, eskaintzak konparatuz, edo deialdiaren 15. oinarrian ezarritako Balorazio Batzordeak esku hartuz.
- Kontratista batekin azpikontratatutako lanen zenbatekoak dirulaguntzaren zenbatekoaren % 20 gainditzen duenean eta 60.000 eurotik goitikoa denean, idatzizko kontratu bat egin beharko da, ordainketa egiteko gainerako dokumentazioarekin batera aurkeztuko dena.
- Uztailaren 18ko 1215/1997 Errege Dekretua betetzeari buruzko egiaztagiriak (haren bidez ezartzen dira langileek lan ekipoak erabiltzeko segurtasun eta osasunerako gutxieneko xedapenak). Makineria erosiz gero, EEEko adostasun adierazpena eta makinaren jarraibideak.
Oharra: atal honetan zerrendatutako dokumentazioa orientatzeko laburpen bat besterik ez da; beraz, nahitaezkoa da deialdiaren 13. eta 19. oinarrietan ezarritakoa kontsultatzea, eskabideetan dokumentazio hori osatzeko.