Gora jotzeko errekurtsoa jarri Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendurik

Helegitea aurkez daiteke Nafarroako toki entitateen erabakien, ebazpenen eta bestelako egintzen kontra, Administrazioarekiko auzien araubideko kontrolaren mende daudenak

Oinarrizko informazioa

Inpugnatutako egintzak ukitzen dituen eskubide edo interesak dituzten pertsonek, eta baita kasuan kasuko toki entitateko biztanleek ere, egintzak pertsonalki eragiten ez badie ere.

Errekurtso idazkian agertu beharreko datuak

  • Errekurtsoa aurkezten duen pertsonaren izena eta bi deitura eta, orobat, NAN/AIZ/pasaporte zenbakia.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Telefonoa eta helbide elektronikoa (aukerakoa).
  • Beste norbaiten izenean arituz gero, haren izen-deiturak eta identifikazio pertsonala.
  • Inpugnaturiko egintzaren identifikazioa (egintza mota, data, toki entitatea eta organoa).

Errekurtso idazkiarekin batera aurkeztu beharreko agiriak

  • Beste norbaiten izenean arituz gero, hura ordezkatzeko ahalmena egiaztatzen duen agiria. Pertsona fisikoen kasuan, ordezkatua Auzitegiaren Idazkaritzan bertaraturik eman daiteke ahalordea.
  • Inpugnaturiko egintzaren kopia. Isiltasun administratiboaren kasuan, isiltasuna izan dela egiaztatzeko toki entitatean aurkezturiko eskaeraren edo errekurtsoaren kopia atxiki beharko da, zer egunetan aurkeztu zen adieraziz.
  • Bere eskubide edo interesak babesteko egokitzat jotzen dituen dokumentu guztiak atxiki ditzake.

Errekurtso idazkiaren edukia

  • Egitateak eta oinarri juridikoak: idatziz eta bereizirik azalduko dira errekurtsoaren oinarri diren egitateak eta oinarri juridikoak.
  • Erregua: errekurtso idazkia egiten den erreguarekin bukatu behar da, betiere, errekurrituriko egintzaren gai zehatza aipatuz.
  • Egokia dela uste baduzu, froga egitea proposa dezakezu.
  • GOGOAN IZAN: errekurtso idazkiak errekurtso egilearen edo haren izenean ari denaren sinadura izan behar du.
  • 6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa (333. artikulua eta 337. artikulutik 340. artikulura).
  • 173/1999 Foru Dekretua, Errekurtsoen prozedurari buruzko erregelamendua onesten duena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

  • Nafarroako Administrazio Auzitegiaren Erregistroan (Iturrama kalea, 10 - Eskirotz kaletik sartuta - Iruña).
  • Errekurritutako egintzak burutu dituen toki entitatearen Erregistroan.

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Administrazio Auzitegia
Iturrama kalea, 10 - Eskirotz kaletik sartuta
31007 - Iruña
Telefonoa: 848 42 36 00
Helbide elektronikoa: tan@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time