Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresentzako dirulaguntzak, banakako ebaluazioaren araubidearen bidez laguntza teknikoa emateagatik

Oinarrizko informazioa

Gizarteratzeko eta laneratzeko enpresak izan daitezke oinarri hauetan arautzen diren dirulaguntzen onuradun, kalifikazio hori behin-behinekoz jasotzen dutenetik aurrera.

  • Dirulaguntza 24.000 eurokoa izanen da, gutxienez ere, lanaldi osoko teknikari bakoitzeko, edo horren parekoa, teknikariaren lanaldiaren proportzioan, soldataren eta Gizarte Segurantzaren kontzeptuan.
  • Hilero ordaindu beharreko gehienekoa 2.000 euro izanen da, edo egindako lanaldiaren arabera dagokiona. Gehieneko muga hori gaindituko da bakarrik, baldin aurreko hilabetean ez bada ordaindu ezarritako gehienekoa. Ezarritako soldatarekin ez bada iristen aipatutako zenbatekora, aurreko hileko gizarte aseguruekin osatzen ahalko da.
  • Gizarteratze eta laneratze egoeran zenbat langile dauden, horren araberakoa izanen da gizarteratzeko eta laneratzeko enpresa bakoitzean gutxienez izan behar diren teknikarien kopurua, 25.2 artikuluko 5.3 oinarriko taulan ezarri gisan, eta gutxienez teknikari bat arituko da esku-hartze, gizarteratze eta laneratze arloko lanetan. Lau teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik bi, gutxienez, esku-hartze, gizarteratze eta laneratze arloko neurriak garatzen arituko dira; sei teknikari edo gehiago edukitzeko beharra badago, horietatik hiru arituko dira zeregin horietan. Hortik aurrera, teknikari kopuruaren araberako proportzio hori errespetatu beharko da.
  • Lanaldi partzialeko lan-kontratuen kasuan, gutxienez ere lanaldi osoaren % 50ekoa izanen dira.
  • Laguntza teknikoaren hileko justifikazioaren laburpena.
  • Teknikarien aldaketen partea.
  • Kontratatutako teknikarien aurreko hilabeteko nomina ordainduen kopiak, zeinetarako eskatu baita dirulaguntza ematea eta ordaintzea, eta ordainketaren frogagiriak.
  • Aurreko hilabeteko Gizarte Segurantzako kotizazio ordainduen buletinen kopia, gastua egozten bada, baita ordainketaren frogagiria ere.
  • Aurreko hileko kostuen zerrenda banakatuaren kopia (hobariak, murriztapenak eta konpentsazioak), Gizarte Segurantzaren kuotengatiko diru-laguntza eskatuz gero.
  • Dirulaguntza hau lehenengoz eskatzen bada edo zure datuetan aldaketarik gertatu bada: transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, behar bezala betea.

 

Hileko lehen eskaerarekin batera egiaztagiri hauek ere aurkeztu beharko dituzu, edo erantzukizunpeko adierazpena, kasua bada:

Ez da beharrezkoa izanen informazio hau errepikatzea gerora dirulaguntzarako hilero egiten den eskaera bakoitzean, ez bada hasieran emandako datuak aldatu direla.

Urtarrileko eskaerarekin batera, aurreko urtean teknikariek egindako jardueraren memoria aurkeztuko da, otsailaren 24ko 476/2017 Ebazpena k 4. oinarrian adierazten duen bezala.

Beste teknikari bat kontratatu behar bada:

  • Lan-kontratuaren kopia.
  • Gizarte Segurantzako altaren agiriaren kopia.
  • Teknikariarentzat urtean aurreikusitako jarduera jasotzen duen txostena, egin behar diren jarduketak zehaztuta.
  • Urriaren 26ko 94/2016 Foru Dekretuaren 19.2 artikuluan aurreikusitako titulazio edo esperientzia betebeharra betetzearen frogagiriak.

Kontratu baten luzapena bada: haren kopia.

Tramitazioa

Epea: 23/12/06 - 24/11/30

Dirulaguntzaren ordainketa eskatzeko epea hilabetekoa da, aurreko hilabetea bukatzen denetik, baldin eta dagokion gastuaren baimena argitaratu bada.

Deialdiaren aurreko urteko azaroaren eta argitaratzearen aurreko hilabetearen arteko aldirako eskaerak 30 egun naturaleko epean aurkeztuko dira, deialdia argitaratu eta biharamunetik.

Aurreko apartatuen arabera oinarri arautzaileetan egiten diren aldaketak aplikatuko dira aldaketa hau argitaratu ondoko hilabeteko lehen egunetik aurrera laguntza teknikoagatik sortzen diren kostuei dagozkien laguntza eskaeretan.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Enpleguko Inklusioaren Ataleko
Telefonoak: 848 424 443 / 848 424 464
Posta elektronikoa: insercionsociolaboral@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time