Garraio berezien zirkulaziorako baimen osagarria eskatzea

Oinarrizko informazioa

Garraiolariak, gestoriak, herritarrak.

Dokumentazioa izapidetzearekin hasi aurretik prestatu behar da, dokumentu erantsi gisa sartu ahal izateko horretarako adierazitako urratsean. Agiriak eranstea nahitaezkoa da izapidetzen jarraitu ahal izateko.

Informazio oharrak

  • Eskaera bakoitzeko ibilgailu autopropultsatuaren matrikula bakarra onartzen da.
  • Gaur egun, izapidetzean ez da onartzen atzerriko ibilgailuen datuak sartzea; beraz, eskaera norberaren izenean egin behar da, eta erantsitako Word batean titular nagusiaren izena eta haren identifikazio-zenbakia sartu behar dira, Espainiako IFK edo IFZren baliokidea.
  • Izapidetzea egin ondoren, eskatzaileak ezin du bide horretatik aldatu. Ondorengo zuzenketak posta elektroniko honen bidez eginen dira: autorizaciones.complementarias.circulacion@navarra.es beti ere espediente-zenbakia edo dagokion erregistro-zenbakia adierazi behar da.
  • Ebazteko gutxieneko epea hiru lanegunekoa da Zainketa Zerbitzuaren txostenik behar ez duten eskaeretarako.

 

AUTOESKOLTA-ERREGIMENA

ARAUDI OROKORRA

· AGOITZ – ARABAKO MUGA

· AGOITZ – ERRIOXAKO MUGA (A-12n barna)

· AGOITZ – ZARAGOZAKO MUGA

· ARABAKO MUGA – ZARAGOZAKO MUGA

· IRUNBERRI – ARABAKO MUGA

· IRUNBERRI – ERRIOXAKO MUGA

· IRUNBERRI – ZARAGOZAKO MUGA

· IRUNBERRI - TIRAPU ETA BARASOAINGO P.E. (Na-6020 K.P.: 5,5)

· IRUNBERRI - TIRAPU ETA BARASOAINGO P.E. (N-121)

· IRUNBERRI - TIRAPU ETA BARASOAINGO P.E. (Na-6020 K.P.: 7,5)

· ERRIOXAKO MUGA - ZARAGOZAKO MUGA

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Trafikoa Koordinatzeko Atala
Zaragozako errep. 3,5 km.
31191 Cordovilla (Nafarroa)
Telefonoak: 848 429 774 / 848 429 775
Posta elektronikoa: autorizaciones.complementarias.circulacion@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización complementaria de circulación de vehículos especiales

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time