Garagardoaren gaineko zerga (fabrikazio zerga bereziak: 561 eredua)

Oinarrizko informazioa

Abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 8. artikuluan definitutako subjektu pasiboek zerga honen aitorpena aurkeztu behar dute, baldin eta NC 2203 kodean sailkatutako garagardoarekin eta NC 2206 kodean sailkatutako garagardoaren eta edari alkoholdunen nahasketek osatzen dituzten produktuekin lan egiten badute. Betiere, bi kasuetan, beren alkohol-gradu bolumetrikoa % 0,5 baino handiagoa bada.

Ordainketa-gutuna, 754 eredua (hiruhilekoa) edo 755 eredua (hilerokoa).

Tramitazioa

Epea:

Hileko edo hiruhilekoko likidazioaldi bakoitzaren hurrengo hirugarren hilabeteko lehen 20 egun naturaletan aurkeztu beharko da.

Jarraibideak:

Internet bidez tramitatu behar da.

Bidezko diren ordainketak, banketxe laguntzaileetan eginen dira.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time