Laguntzako neurri judizialak eta baimen judizialak eskatzea desgaitasuna duten adinez nagusiko pertsonendako

Pertsona batek bere burua gobernatzerik ez duenean eritasunagatik, urritasunagatik edo nahasmendu iraunkor eta itzulezinagatik, eta hirugarrenen laguntza behar duenean bere gaitasun juridikoaz baliatzeko, egoera hori auto edo epai judizial bidez deklaratzen da (baimenerako auto judizialarekin aski da).

Oinarrizko informazioa

Laguntzako neurri judizialez hornitzeari dagokionez: 

  • Eritasunagatik, urritasunagatik edo nahasmendu iraunkor edo itzulezinagatik bere burua gobernatzerik ez duen pertsonaren familiako kideentzat (ezkontideak, seme-alabak, gurasoak, anai-arrebak).
  • Interesdunaren egoera hurbiletik ezagutzen duten beste pertsona interesdun batzuentzat (auzokoak, adiskideak, etab.).
  • Gizarte zerbitzuetako profesionalentzat, desgaitasuna duten pertsona horietako baten batekin harremanetan daudenak, oinarrizko gizarte-zerbitzuetakoak, osasuneko, adimen-osasuneko berariazko zerbitzuetako edo hirugarren adineko pertsonendako egoitza-zentroetakoak.

Baimen judizialei dagokienez:

  • Izatezko zaintzaileak. Zernahi kudeaketaz arduratzen dira eta desgaitasuna duen pertsona zaintzen dute. Eskaera aurkez dezakete tramite jakin batzuetan. Eskaera izatezko arduradunak egin beharko luke eta ahaiderik hurbilenek, guztiek, sinatu beharko lukete.
    • Laguntza oso zehatza behar den kasuetan (Kode Zibilaren 287. artikuluan ageri diren tramiteetako batera baimen judiziala behar denean): higiezinak saltzea, hipotekak, maileguak kontratatzea, nahi gabe egindako diru-sarrerak, ekintza judizialak hastea, etab.  

Laguntzako neurri judizialez hornitu behar denean: 

Laguntzak eman behar direla deklaratuko da auto edo epai judizial baten bitartez, prozedura judizialaren ondoren. Laguntza hori osoa edo partziala izan daiteke, arlo zehatz batzuetan gauzatzekoa: osasunaren zainketa, ondasunen administrazioa, gizarte-integrazioaren sustapena, etab.

Eskaerari hasiera emateko egiaztatu behar da zergati bat dagoela (gaixotasun edo urritasun fisikoa edo psikikoa, iraunkorra, itzulezina eta sendaezina) edo horretarako aski behar dagoela, eta behar hori ezin dela interesdunak bere borondatez emandako prebentzio-ahalen bidez konpondu, halakorik balego, ezta izatezko zaintzarekin ere. 

Baimen judizialetan: 

Baimena auto judizial bidez deklaratzen da, prozedura judizialaren ondoren.

Prozedura doakoa da Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bitartez eskatzen bada eta Fiskaltzaren aurrean tramitatzen bada edo zuzenean Epaitegi Dekanoan eskatzen bada, baimenei dagokienez.

Nolanahi ere, tramitazioa has daiteke, bi kasuetan, abokatu eta prokuradore baten bitartez, baina horrek kostua izan dezake.

Hala eskatzen dutenek erraz irakurtzeko moduko bertsioan eskura ditzakete laguntzako neurri judizialez hornitzeko inprimakia eta baimen judiziala eskatzeko inprimakia.

Laguntzako neurri judizialez hornitzeari dagokionez, laguntzako neurri judizialak eskatzeko inprimakia beherago adierazitako agiri oinarrizkoez gainera.

Baimen judizialei dagokienez, baimen judiziala eskatzeko inprimakia hartan eskatutako agiriekin batera (egintza-mota bakoitzeko) eta, orobat, jarraian aipatzen diren oinarrizko agiriekin batera. 

Oinarrizko dokumentazioa:

  • NANaren fotokopiak, bai tramitearen eskatzailearena, bai tramitearen hartzailearena.
  • Interesdunaren hitzez hitzeko jaiotza-agiria, jaioterriko Erregistro Zibilak emana.
  • Onartutako minusbaliotasun-maila egiaztatzen duen agiria (desgaitasunaren ziurtagiria), balego.
  • Txosten medikoa, bere medikuak emana, zeinetan adieraziko baita zer gaixotasun duen, gaixotasun hori itzulezina denetz eta bere burua gobernatzea galarazten dion, bai bere burua, bai bere ondasunak. Txostena oso xehea izanen da eta, ahal den neurrian, hartan zehaztuko dira zein diren interesdunak askotariko arlotan dituen trebetasunak: bizitza independentea eta nork bere burua zaintzea, trebetasun ekonomiko-juridiko-administratiboak, osasunaren gaineko trebetasunak, etab.
  • Tramitearen onuraduna den pertsonaren gaineko txosten soziala, 8/2021 Lege berrian eskatutakoaren arabera. Txosten horretan adieraziko da prozedurari hasiera eman behar zaiola eta hartan honako hauen gainekoak xehe idatziko dira: egoera zehatza, eskura dituen trebetasunak eta askotariko arloetan behar dituen laguntzak. Era berean, adierazi beharko da laguntza horiek nork ematen dituen (familiakoak, auzokoak, lagunak, inolako laguntzarik ez) eta kasu zehatzari egokitutako zerbitzu publikoek eman ditzaketenak.
  • Interesdunak bere ondasunen administrazioaren gainean emandako ahal orokorrik balego eta bere borondatea erakusten duten PREBENTZIOZKO AHALak baleude, ahal horien kopia aurkeztu beharko da. Ahal hori eskura ez badago, baina hura badela jakina bada, ahal hori nork duen adierazi behar da (partikularra, notarioa, etab.).
  • Desgaitasuna eskatu den pertsonaren kontu korronteak, zenbait kasutan.

8/2021 Legea, gaitasun juridikoa gauzatzeko desgaitatuta dauden pertsonei laguntzeko legeria zibil eta prozesala berritzen duena.

Tramitazioa

Epea:

Oharra: abuztua ez da hilabete balioduna (salbu eta kautelazko neurrietarako) eta, horrenbestez, eskaerak hartzen dira, baina haien tramitazioa ez da iraila arte hasten.

Jarraibideak:

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bulegoan, aurretiko hitzorduarekin. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00.

  • Telefono zenbakiak: 848 423 376 / 848 421 387 / 848 426 811
  • Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es
  • Bulegoa: Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren parean (Elío Epailearen plaza, 1, beheko solairua)

Epea:

Oharra: abuztua ez da hilabete balioduna eta, horrenbestez, eskaerak hartzen dira, baina haien tramitazioa ez da iraila arte hasten.

Jarraibideak:

Justiziako Gizarte Zerbitzuaren bulegoan, aurretiko hitzorduarekin. Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00.

  • Telefono zenbakiak: 848 423 376 / 848 421 387 / 848 426 811
  • Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es
  • Bulegoa: Iruñeko Justizia Jauregia, Epaitegi Dekanoaren parean (Elío Epailearen plaza, 1, beheko solairua)

Harremanetan jartzeko

Justiziako Gizarte Zerbitzua
Delituaren biktimei laguntzeko eta organo judizialekin elkarlanean aritzeko Atala      
Justizia Jauregia, Elío Epailearen plaza z/g
31011 Iruña
Telefonoak: 848 423 376 / 848 421 387 / 848 426 811
Helbide elektronikoa: ofidel@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time