Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 46. artikuluan ezarritako aukerako araubidea aplikatzeko eskaera (292 eredua)

Oinarrizko informazioa

Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak, Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren 46. artikuluan eta Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergari buruzko erregelamenduaren 21. artikuluan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte eta errenta gehienak Nafarroan lortu badituzte.

Aukerako araubidea PFEZFLTBaren VI. tituluan bildutako baterako tributazioari buruzko arauak kontuan hartuta aplikatzeko eskatzen denean, familia-unitateko kide guztiek edo, hala badagokio, haien legezko ordezkariek egin beharko dute eskaera.

Zergaduna hiltzen bada, haren oinordekoek egiten ahal dute eskaera.

Aukerako araubidea ezin zaie inolaz ere aplikatu erregelamenduz paradisu fiskaltzat kalifikatutako herrialde edo lurralde bateko egoiliarrak diren zergadunei.

  1. Egoitza fiskalaren ziurtagiria, atzerriko zerga agintaritzak egina. Aukerako araubidea baterako tributazioari buruzko arauak kontuan hartuta aplikatzea eskatu bada, egoitza fiskalaren ziurtagiria aurkeztu beharko da, atzerriko zerga agintaritzak egina, errenta hartzaileak diren familia unitateko kide guztiei buruzkoa.
  2. Zergadun ez-egoiliarrak mundu mailan lortutako errenten aitorpena edo, aukerako araubidea aplikatzean baterako tributazioaren arauak kontuan hartzea eskatzen bada, familia unitateko kide guztiek mundu mailan lortutako errentena, baita beren inguruabar pertsonal eta familiakoena ere; horretarako erabiliko da zergaldirako onetsi den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren ereduaren formatua (F90 eredua).
  3. Zergadunak Espainian lortutako errenten aitorpena edo, aukerako araubidea aplikatzean baterako tributazioari buruzko arauak kontuan hartzea eskatzen bada, familia unitateko kide guztiek Espainian lortutako errentena, baita beren inguruabar pertsonal eta familiakoena ere; horretarako erabiliko da zergaldirako onetsi den pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren aitorpenaren ereduaren formatua (F90 eredua).
  4. Ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren dagokion aldian benetan tributatu dela frogatzen duten agiriak; zehazki, hauek:
  • Jasandako atxikipenen egiaztagiria.
  • Espainian establezimendu iraunkorren bidez enpresa edo lanbide jarduerak egin badira, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren aitorpen-likidazioen zergadunarentzako alearen kopia (establezimendu iraunkorrak eta errentak eratxikitzeko araubideko entitateak, azken hauek atzerrian eratuta ere Espainiako lurraldean aritzen badira).
  • Aurkeztu bada, 210 ereduko (Ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga. Establezimendu iraunkorrik gabeko ez-egoiliarrak) "Zergadun-ordezkariarentzako alea"ren kopia.

100/2016 Foru Agindua, 292 eredua onestean duena.

Tramitazioa

Epea:

Aurkezteko epea lau urtekoa izanen da, aukerako araubidea aplikatzea nahi den zergaldia bukatu ondoko urteko maiatzaren 2tik, edo hurrengo egun baliodunetik, zenbatuta.

Errentak establezimendu iraunkorraren bidez lortu dituzten zergadunek lau urteko epea dute, sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren (establezimendu iraunkorrak) aitorpenak aurkezteko epea bukatzen denetik zenbatuta.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetako edozeinetan aurkeztu inprimakia, behar bezala betea.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time