Etxebizitza babestu bat uzteko edo hura senitarteko batek erabiltzeko baimena

Etxebizitza babestuen jabeei baimena ematea gehienez ere 3 urtez beren etxebizitza babestua uzteko edo hura odol ahaidetasunezko 2. mailara bitarteko senitarteko batek erabiltzeko, betiere ordainean inolako prezio edo errentarik jasotzen ez bada

Oinarrizko informazioa

Etxebizitza babestu baten jabe diren pertsona fisikoak.

  • Eskabidea egiteko arrazoiek etxebizitzaren esleipen- edo salerosketa-kontratua eskritura publikoan jaso zen eguna baino geroago gertatutakoak izan beharko dute.
  • Etxebizitza uzteko baimena gehienez ere 3 urterako emanen da. 3 urteko epe hori igaro eta baimena emateko arrazoiak bere hartan jarraitzen badu, edo beste arrazoi bat sortzen bada, etxebizitza nahitaez alokatu beharko da, dela jabeak zuzenean, dela hura NASUVINSA-k kudeatzen duen Alokairu Poltsan sartuta.
  • Baimena emateak ez du esan nahi etxebizitza esleitzeagatik edo erosteagatik emandako laguntza publikoak itzuliko direnik, nahiz eta eskaera bost urteko epearen barruan egina izan.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabideak gehienez ere 3 hilabeteko epean ebatziko dira.
  • Eskatutako baimena emana izan dela ulertu ahalen da, baldin eta 3 hilabeteko epea igaro eta etxebizitzaren arloko eskumenak dituen Departamentuak erantzunik eman ez badio eskatzaileari.
  • Eskabide orokorra
  • NANaren fotokopia
  • Hala badagokio, etxebizitza uzteko alegaturiko arrazoia frogatzen duten agiriak.
  • Hala badagokio, etxebizitza erabiliko duen senitartekoaren nortasun-agiria eta hura erabiltzeagatik inolako preziorik ez dela ordaindu azaltzen duen erantzukizunpeko adierazpena.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentuko erregistroa
Alondegi kalea 1, 1.
31002 Iruña (Nafarroa)

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Laguntzen eta Plangintzaren Atala
Telefonoa: 848 42 75 70
Helbide elektronikoa: vivienda@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Autorización de desocupación de vivienda protegida

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time