Erosketa edo inportazio eragiketa jakin batzuengatik jasandako BEZa itzultzea

Zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek jasandako BEZa itzultzeko eskaera, Erkidegoko gainerako lekuetan ondasunak edo zerbitzuak erostean edo inportatzean.

Oinarrizko informazioa

Zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuak edo profesionalak, baldin eta aplikatu beharreko araudian eskatutako baldintzak betetzen badituzte eta Europar Batasuneko beste estatu kide batean ondasunak edo zerbitzuak erosi edo inportatu badituzte.

Oharra: Gainerako estatu kideetan ezarritako enpresaburuek edo profesionalek, bai eta hirugarren herrialdeetakoek ere, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian (https://www.agenciatributaria.gob.es) informazioa jaso beharko dute jakiteko zein prozedura bete behar duten berreskuratzeko  egindako eskurapenengatik edo inportazioengatik jasandako BEZaren kuotak.

  • 92/2010 Errege Dekretua (53. BOE, 2010/03/02koa, BEZaren Erregelamendua aldatzen duena).
  • 2/2010 Legea (53. BOE, 2010/03/02koa) zeharkako zergen arloko zenbait zuzentarauren transposizioa egiten duena.
  • EHA/789/2010 Agindua (77. BOE, martxoaren 30ekoa) 360 eta 361. formularioak onesten dituena.

Tramitazioa

Epea:

Itzultzeko eskaera aurkezteko epea (360 eredua) itzultzeko aldia amaitu eta hurrengo egunean hasiko da, eta dagokion kuotak jasan diren urte naturalaren ondoko irailaren 30ean amaituko da.

Jarraibideak:

  • Eskabideak elektronikoki aurkeztuko dira, Zerga Administrazioko Estatu Agentziaren atari elektronikoan horretarako prestatutako formularioen bidez ("Izapidetu" aukeraren bidez sartzen ahal da), "Zergak/BEZa/BEZaren itzulketen kudeaketa, zerga jasaten duten lurraldean kokatuta ez dauden enpresaburu edo profesionalei" atalean.
  • Hautatu behar duzu inprimaki espezifikoa, Erkidegoko beste estatu kide batzuetan egindako eragiketengatik zerga aplikatzen den lurraldean, Kanariar Uharteetan, Ceutan eta Melillan kokatutako enpresaburuek edo profesionalek jasandako BEZa itzultzeko eskaerari dagokiona (360 eredua)

Harremanetan jartzeko

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time