Dirulaguntzak herritarren elkarteei, 2024an herritarren parte-hartzea bultzatu eta sustatzeko

Oinarrizko informazioa

Toki ekintzako taldeentzat, Garapenerako Laguntzako GKEentzat, herritarren elkarteentzat eta irabazi-asmorik gabeko beste entitate batzuentzat, Nafarroako Foru Komunitatean herritarren parte-hartzea bultzatzeko eta sustatzeko proiektuak garatzeko 2023ko azaroaren batetik 2024ko urriaren 31 bitartean.

Deialdirako 70.000 euro bideratu dira, eta norgehiagoka-erregimenean banatuko dira eskatzaileen artean, oinarri arautzaileetan aldez aurretik ezarritako balorazio irizpideei jarraikiz, diruz lagundutako proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna ziurtatzen baitituzte; irizpide horien arabera balorazio hoberena lortu duten eskaerei dirulaguntza esleituko zaie, deialdian ezarritako muga eta kreditu erabilgarria gainditu gabe.

Gutxienez 70 puntu lortzen ez dituzten proiektuak ezetsi eginen dira.

Proiektuak diruz lagungarriak ez diren ekintzak jasotzen baditu, diruz lagungarriak direnak soilik hartuko dira kontuan.

 

Dirulaguntzaren zenbatekoa

Dirulaguntza inola ere ez da izanen proiektuaren guztizko kostuaren % 80 baino handiagoa.

Erakunde bakoitzak 10.000 euro jasoko ditu gehienez dirulaguntza gisa.

Laguntzaren zenbateko zehatza zehazteko:

  • 70 eta 79 puntu bitarte eskuratzen dituzten proiektuek proiektuaren kostuaren % 70 jasoko dute.
  • 80 eta 89 puntu bitarte eskuratzen dituzten proiektuek proiektuaren kostuaren % 75 jasoko dute.
  • 90 eta 100 puntu bitarte eskuratzen dituzten proiektuek proiektuaren kostuaren % 80 jasoko dute.

Gastu diruz lagungarriak

Gastu diruz lagungarriak eta zenbatekoak dokumentu honetan kontsulta daitezke.

Honako helburu hauekin bat datozen partaidetza proiektuak lagunduko dira diruz.

Proiektuak eta jarduerak gauzatzeko epea

2023ko azaroaren 1etik 2024ko urriaren 31ra bitartean garatzen diren proiektuak lagunduko dira diruz.

Balorazio irizpideak

Proiektuak baloratzeko irizpideak 1.1. eranskinean kontsulta daitezke.

 

Dirulaguntzen deialdi honi dagozkion komunikazioak entitate interesdunaren gaitutako helbide elektronikoaren (GEH) bitartez eginen dira. Interesdunak Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen elektronikoen prozeduran harpidetua egon beharko du.

Dokumentazioa eskaneaturik aurkeztuko da, dokumentu bereizitan, bakoitzak bere izena behar bezala dakarrela. Eredu hauek aurkeztu behar dira:

Eskaera-fasea

Emakida-fasea

Justifikazioa-fasea

Tramitazioa

Epea:

Justifikatzeko epea:

  • 1. ekainaren 17ra arte.
  • 2. azaroaren 15era arte.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Emaitzak

Harremanetan jartzeko

Herritarren Partaidetzarako eta Boluntariotzarako Atala
Karlos Hirugarren Etorbidea, 2, 3. solairua
31002 Iruña
Telefonoak: 848 42 54 43 / 848 42 60 06
Posta elektronikoa: participacionciudadana@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time