BEZari buruzko jakinarazpenak, zordunaren konkurtsoaren deklarazioagaik eta kreditu kobraezinengatik (hilekoa - hiruhilekoa) (289 eredua)

Nafarroako Foru Ogasunari jakinaraztea BEZaren zerga-oinarriak aldatzen direla zordunaren konkurtsoaren deklarazioagatik edo kreditu kobraezinengatik

Oinarrizko informazioa

  • Balio Erantsiaren gaineko Zergaren subjektu pasiboak, zerga-oinarria aldatu dutenak hartzailearen konkurtsoa deklaratu duen auto judizialagatik edo kreditu kobraezinengatik, Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 15.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretua).
  • Haien hartzailea, enpresaburua edo profesionala bada.

Tramitazioa

Epea:

  • Subjektu pasibo hartzekodunak hilabeteko epean aurkeztu behar du jakinarazpena, faktura zuzengarria egiten den egunetik zenbatzen hasita.

Aitortzaileak hiru hilean behin egin behar badu jakinarazpena (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren F69 eredua), 289 eredua: hiruhilekoa aurkeztu behar du, hiruhileko aitorpenean zuzendutako kuota jasanaraziak zein urte/alditan sartzen diren adierazita.

Aitortzaileak hilean behin egin behar badu jakinarazpena (Balio Erantsiaren gaineko Zergaren F66, 322 edo 353 eredua), 289 eredua. hilekoa aurkeztu behar du, hileko aitorpenean zuzendutako kuota jasanaraziak zein urte/alditan sartzen diren adierazita.

  • Subjektu pasibo zordunak noiz aurkeztu behar duen jakinarazpena: faktura zuzengarriak jaso diren aldiari (hilekoa/hiruhilekoa) dagokion aitorpen-likidazioa aurkezteko ezarrita dagoen epean.

Jarraibideak:

  • Jakinarazpena modu telematikoan eginen da. "Tramitatu" sakatuta sartzen ahal zara.
  • Hala ere, honako hauek ere aurkeztu behar dituzu erregistro telematikoaren bidez: faktura zuzengarrien kopia, zordunari faktura horiek bidali izanaren egiaztagiria eta Balio Erantsiaren gaineko Zergaren Erregelamenduaren 15.2 artikuluan eskatutako gainerako dokumentazioa (martxoaren 8ko 86/1993 Foru Dekretua).

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time