Berotegi-efektuko gasak aireratzeko baimena aldatzea

Oinarrizko informazioa

Jardueraren bat garatzen duten eta Berotegi-efektuko gasak isurtzeko eskubideen merkataritza-erregimena arautzen duen martxoaren 9ko 1/2005 Legearen (abenduaren 16ko 9/2020 Legeak aldatua, isurpenen murrizketa modu eraginkorrean areagotzeko, kostuei dagokienez) I. eranskinean zehaztutako isurketak sortzen dituzten instalazioak.

Baimena aldatzeko eskaera Nafarroako Gobernuaren Erregistro Orokor Elektronikoaren bidez eginen da, eta honako agiri hauek erantsiko zaizkio eskaerari:

  • Jarraipen plana
    • Jarraipen planaren prozedurak
    • Arriskuen analisiaren emaitzak
    • Ziurgabetasunaren kalkulua, bidezkoa bada

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzua
Klima Aldaketaren Atala
González Tablas kalea 9, beheko solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 427577
Helbide elektronikoa: cambioclimatico@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time