Balio Erantsiaren gaineko Zergaren aitorpena - likidazioa, aldizkakoa ez dena (309 eredua)

Oinarrizko informazioa

Eredu hau aurkeztu beharko dute helbide fiskala Nafarroan izanik 6.010.121,04 euroko eragiketa bolumena gainditu ez duten zergaren subjektu pasiboek, baldin eta uztailaren 28ko 235/2014 Foru Aginduaren 2. artikuluan jasotako egoera hauetakoren batean badaude.

Tramitazioa

Epea:

  • Aitorpena-likidazioa dagokion hiru hileko likidazio-aldiaren hurrengo hilaren lehen hogei egun naturalean aurkeztu behar da.
  • Bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien aitorpenen kasuan, ordea, epeak abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Internet bidez tramitatu behar da nahitaez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time