Arte Gaztearen Topaketak 2024

40. Edizioa

Nori eman zaion argitaratu dira.

Oinarrizko informazioa

Deialdian parte hartzen ahalko dute honako baldintza hauek betetzen dituzten gazte guztiek:

  • Nafarroako Foru Komunitatean jaioa izatea edo bizitzea, edo Nafarroako forudunaren izaera zibila edukitzea, eta 14tik 30 urtera bitarte izatea, biak barne, eskaerak aurkezteko epea bukatzen den egunerako beteak.
  • Taldea edo kolektiboa izanez gero, parte hartzen dutenen % 33 adin horretatik gorakoak edo Nafarroatik kanpokoak izaten ahalko dira.
  • Taldeko edo kolektiboko ordezkaritzat joko da eskaera sinatzen duen pertsona.

Arte Gaztearen Topaketak programa bat da, helburu duena egungo arte gaztea sustatzeko beharrezkoak diren baldintzak eskaintzea -dela artea ekoizteko, dela sormen-lanak erakutsi eta zabaltzeko-, eta mekanismo batzuk eskueran jartzea lotuneak sortzeko bitartekaritzaren eta ekoizpen prozesuaren artean.

Deialdiaren oinarriak.

Modalitateak

  • Izena emateko inprimakia, beteta.
  • Artistaren NAN/AIZren fotokopia, baita taldeko edo kolektiboko partaide guztiena ere, halakoen kasuan. Nafarroan jaio ez diren egoiliarren kasuan, Nafarroako Foru Komunitateko bizilekuaren frogagiria edo Erregistro Zibilak emandako ziurtagiria, zeinetan adierazten baita Nafarroako forudunaren izaera zibila duela.
  • Curriculum artistikoa, artistaren edo taldearen ibilbidea zehazten duena.
  • Dosierra. Dosierrak 15 orrialde izanen ditu, gehienez ere, PDF formatuan. Modalitate artistikoa zein den, halako zehaztasunak eman beharko dira dosierrean, eta agiri honetan jaso dira (I.-V. eranskinak).

Bi aukera:

25E/2024 Ebazpena, deialdia onesten duena.

Emaitzak

104E/2024 Ebazpena, 2024ko Arte Gaztearen Topaketen programan kalitate handieneko berrogei proiektuak hautatu eta bakoitzari 800 euro-ko saria ematen diona (argitalpen-data: 2024/07/26).

Harremanetan jartzeko

Nafarroako Gazteriaren Institutua
Yanguas y Miranda kalea, 27, behea
31003 Iruña
Telefonoa: 848 427 841
Posta elektronikoa: encuentros@navarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Encuentros de Arte Joven certamen

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time