Argazki turistikoak eskatzea

Argazkiak lagatzea, Nafarroaren irudi turistikoa zabaltzen duten askotariko sustapen-euskarrietan erabiltzeko

Oinarrizko informazioa

  • Turismoaren sektorea:
    • Erakunde ofizialak
    • Komunikabideak
    • Sektorearekin lotura zuzena duten enpresak
  • Partikularrak, beren erakargarritasun turistikoa sustatzeko Nafarroako irudiak behar dituztenak.

Fototekan badaude Nafarroako irudiak, Nafarroako irudi turistikoa zabaltzeko deskargatu daitezkeenak. Halaber, herritarrek Nafarroako argazkiak badituzte eta horiek partekatu nahi badituzte, aukera dago argazkiak igotzeko.

Argazkiak deskargatu ahal izateko, fototekan erregistratu beharra dago.

Irudiak erabiltzean, hau adierazi behar da:

  • “Nafarroa” hitza
  • Egilearen izena, deskargatutako fitxategiaren izenean datua agertzen bada
  • Baliabidearen izena

Tramitazioa

Jarraibideak:

FOTOTEKAn erregistratu, erabiltzeko baldintzak onartu eta behar diren argazkiak deskargatu.

Harremanetan jartzeko

Turismoko Marketinaren eta Produktuen Garapenerako Zerbitzua
Navarrería kalea 39, 2. solairua
31001 Iruña (Nafarroa)
Helbide elektronikoa: marketing.turistico@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time