Zenbait garraiobideren gaineko zerga berezia: itzulketa eskaera, garraiobideak berriz saldu eta lurraldetik kanpora igortzeagatik (568 eredua)

Garraiobideen birsalmenta edota zerga aplikazio-lurraldetik kanpora egindako igorpenengatik ordaindutako kuotaren itzulketa eskatu

Oinarrizko informazioa

Garraiobideen birsalmenta lanbide duten enpresaburuei dago zuzendua, Nafarroako Foru Ogasunari eskatzen diotenean itzul diezaien ordaindutako kuotaren zatia, igorpenaren unean garraiobideak zuen balioari dagokiona, betiere zergaren aplikazio-lurraldetik kanpora behin betiko igorri dituztela egiaztatzen dituzten garraiobideei dagokienez, Zerga Bereziei buruzko abenduaren 30eko 20/1992 Foru Legearen 43. artikuluan xedatutakoaren arabera.

Tramitazioa

Epea:

Itzulketarako eskabidea urteko hiruhileko natural bakoitzaren ondoko hilabeteko lehenbiziko hogei egun naturaletan aurkeztu beharko da. Mugaeguna larunbata edo jaieguna bada, hurrengo lanegunera arte atzeratuko da.

Jarraibideak:

Tramitazioa, nahitaez, telematikoa izanen da.
 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time