Produktu fitosanitarioen erabilera kontrolatzea

Oinarrizko informazioa

  • Nekazaritzako ustiategien titularrei.
  • Nekazaritza ez den beste alor profesional batzuetan produktu fitosanitarioak aplikatu beharra duen edozein pertsona edo erakunderi.

Tratamenduak haien ustiategietan egiteaz gain, hirugarrenei aplikazioak egiten dizkieten erakunde edo erabiltzaile profesionalek aplikazio horietarako Transakzioen Erregistroa bete beharko dute.

Helburuak:

  • Produktu fitosanitarioen erabilerari dagokion araudia betetzea. Horretarako, produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko datuak jaso beharko dira ustiategiaren koadernoan edo tratamendu fitosanitarioen erregistroan.
  • Produktu fitosanitarioen erabileraren arriskuak eta eragin kaltegarriak murriztea.
  • Produktu fitosanitarioen erabilera okerra eta baimendu gabeko produktu fitosanitarioen erabilera saihestea.

Prozeduraren urratsak:

  • Dagokion moduan gordeta eta eskudun agintaritzaren eskura edukitzea Ustiategiaren Koadernoa edo Tratamenduen Erregistroa eta adierazitako agiriak, nekazaritzako kanpaina bakoitza amaitzen denetik gutxienez hiru urtean zehar. 
  • Produktu fitosanitarioen erabilerari dagozkion xedapenak behar bezala betetzen direla egiaztatzeko kontrol ofizialak.
  • Xedapenok betetzen ez badira, Landare Osasunari buruzko Foru Legea aplikatuko da; gainera, baldintzetan galdatzen dena ez betetzearen ondorioz, murriztu egingo dira jasotzeko laguntzak.
  • Ustiategiko koadernoa (Nekazaritzako tratamendu fitosanitarioen erregistroa): nekazaritzako ustiategien titularrek koaderno hori bete eta eguneratuta eduki behar dute, bai euskarri informatikoan bai paperean.
  • Tratamendu fitosanitarioen erregistroa nekazaritzakoak ez diren eremuetan: nekazaritza ez beste eremu profesional batzuetan produktu fitosanitarioak aplikatzea eskatzen duen pertsona edo entitate orok erregistro hori bete eta eguneratuta eduki behar du, bai euskarri informatikoan bai paperean.
  • Dokumentu hauek hiru urtez gordetzea:
    • Erabilitako produktu fitosanitarioak erosi direla frogatzen duten fakturak edo bestelako agiriak
    • Tratamendu fitosanitarioak egin dituzten enpresekin kontratuak
    • Aplikazio-ekipoen ikuskapen-ziurtagiriak
    • Ontzi hutsak entregatu izanaren ziurtagiriak
    • Produktu fitosanitarioen hondakinen analisien buletinak
    • Jasotako aholkularitzari buruzko dokumentuak
    • Uztaren emate-agiriak edo salmenta-fakturak
  • 1311/2012 Errege Dekretua, produktu fitosanitarioen erabilera jasangarria lortzeko jarduketa esparrua ezartzen duena.
  • 2009/128/EE Zuzentaraua, Europako jarduketaren esparrua ezartzen duena, pestiziden erabilera iraunkorra lortze aldera.
  • APA/326/2007 Agindua, nekazaritza eta oihan ustiategien titularrek produktu fitosanitarioen erabilerari buruzko informazioaren erregistroaren arloan dituzten eginbeharrak ezartzen dituena.
  • 4/2007 Foru Legea, Landare Osasunari buruzkoa.

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Aurrez aurre:

  • Landa Garapeneko erregistroa
    González Tablas kalea 9
    31005 Iruña
  • Departamentuaren barruti bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Landareen Ekoizpen eta Osasun Atala
González Tablas kalea 9, 1. solairua
31005 Iruña
Telefonoak: 848 426 665 / 848 423 798
Helbide elektronikoa: spsv@cfnavarra.es

Ondoko administrazio prozedurari lotuta dago tramitea:

Inspección de la utilización de productos fitosanitarios

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time