Pertsona edo entitate lotuekin izandako eragiketen eta paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketa eta egoeren eredu informatzailea (232 eredua)

Oinarrizko informazioa

Sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren zergadunak baldin eta establezimendu iraunkorraren bidez jarduten badute, baita atzerrian eratuta dauden eta Espainiako lurraldean dauden errenta-egozpenaren araubideko entitateak direnek ere, baldin eta eragiketa hauek egiten badituzte pertsona edo entitate lotuekin Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritako baldintzetan.

1. Pertsona edo entitate lotuekin izandako eragiketen informazioa

Atal hau betetzera behartuak egonen dira, baldin eta eragiketa hauek egiten badituzte pertsona edo entitate lotuekin Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 28.1 artikuluan ezarritako baldintzetan:

  • Pertsona edo entitate berarekin zergaldian izandako eragiketak , beti ere 250.000 € baino gehiagoko eragiketak badituzte entitate lotu bakoitzeko, merkatuko balioaren arabera, Zergaren gaineko Foru Legearen 30.3 d) artikuluan adierazitakorekin bat.
  • Berariazko eragiketak, beti ere zergaldian izandako eragiketen multzoak 100.000 euro baino gehiagokoak direnean. Berariazko eragiketatzat hartuko dira Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 30.2 artikulu eta Sozietateen gaineko Zergari buruz abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduaren 30.2 artikuluetan jasotako edukin sinplifikatuen dokumentaziotik at dauden eragiketak.

Hala ere, ez da beharrezkoa izango 232 ereduko "Pertsona edo entitate lotuekin izandako eragiketen informazioa" atala betetzea ondorengo eragiketetan:

  • Baterakuntza fiskala bakarra osatzen duten entitateen arteko eragiketak, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 39 artikuluan jasotakoaren kalterik gabe, betiere Zergaren Foru Legearen 30.3 artikuluaren a) hizkian adierazitakoaren arabera.
  • Ekonomia-intereseko taldeek, kideen arteako edota baterakuntza fiskal berdineko kide diren beste entitateekin eginiko eragiketak, apirilaren 29ko Ekonomia-interesko taldeen 12/1991 Legean jasotakoaren arabera, eta Taldekako eta aldi baterako enpresa eta lurraldeko garapen industrialeko sozietate elkarteen araubideari buruzko maiatzak 26eko 18/1982 Legean, jasotako aldi baterako enpresa elkarteek, Ogasun eta Funtzio Publikoko Ministerioaren Erregistro Berezina izena emanda daudenean. Hala ere, 232 eredua aurkeztu beharko dute aldi baterako enpresa elkarteak edo aldi baterako elkarlanerako antzeko formuladun elkarteek, Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Legearen 36. artikuluan esandako erregimenari atxikitu ezkero. Hau dena, beti ere Zergaren Foru Legearen 30.3 artikuluaren a) hizkian adierazitakoaren arabera.
  • Erosketa eskaintza publikoen inguruan edota baloreen erosketen eskaintza publikoen inguruko eragiketak, Zergaren Foru Legearen 30.3 artikuluaren a) hizkian adierazitakoaren arabera.

Pertsona edo entitate lotu berdinarekin izandako eragiketa kopuruaren zenbatekoa alde batera utzita, 232 eredua aurkeztu beharko dute eta "Pertsona edo entitate lotuekin izandako eragiketen informazioa" atala bete, balorazio metodo berdina erabiltzen duten izaera berdineko eragiketena, beti ere eragiketa guzti hauen zenbatekoa zergaldian zehar entitatearen negozio-zifraren %50 baino gehiago bada.

2. Pertsona edo entitate lotuekin izandako eragiketen informazioa, zenbait aktibo ukiezinetatik heldu diren errenten murriztapenaren aplikazioaren kasuetarako

Atal hau bete beharko da baldin eta zergadunak aipatutako murriztapena, SZFLaren 39. artikuluan aurreikusitakoa, aplikatzen badu, errenta horiek eskuratzen dituelako zenbait aktibo ukiezin pertsona edo entitate lotuei lagatzearen ondorioz.

3. Paradisu fiskal gisa sailkatutako herrialde edo lurraldeekin zerikusia duten eragiketak eta egoerak

Atal hau bete beharko da, baldin eta zergadunak eragiketak egiten baditu paradisu fiskal gisa kalifikatutako herrialde edo lurraldeetan edo horietan balioak badauzka, zein den ere haien zenbatekoa.

Aurkezpena modu telematikoan egin beharko da.

84/2018 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita 232 eredua.

Tramitazioa

Epea:

Eman beharreko informazioa zer zergaldiri dagokion, hura bukatu eta hamar hilabeteren ondoko hilabetean aurkeztuko da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time