Nekazaritzako Ustiategien titularitate partekatua erregistratzea

Oinarrizko informazioa

Nafarroako Foru Komunitatean kokatutako titularitate partekatuko nekazaritza ustiategien titularrei, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte:

  • Senar-emazte edo bikote gisa eratuta egotea (kideko afektibitate-harremanez elkartuta) nekazaritzako ustiategiaren baterako kudeaketarako.
  • Nekazaritzako jarduerarako Gizarte Segurantzan alta emanda egotea.
  • Nekazaritzan jardutea eta lan egitea zuzenean eta pertsonalki.
  • Ustiategia kokatzen den landa-lurraldearen eremuan bizitzea.

Informaziorako triptikoa.

Prozeduraren urratsak:

  • Eskabidea jasotzea eta aztertzea.
  • Inskripzioa onartzea edo ukatzea, dagokionaren arabera.
  • Behin betiko IFZ agiria eskatzea Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan, Titularitate Partekatuko Erregistroan inskribatuta egotearen ziurtagiria aurkeztuta.

Titularitate partekatua erregistratu aurretik:

Beharrezkoa da behin-behineko IFZ eskatzea Nafarroako Zerga Ogasunaren bulegoetan; horretarako, ondorengo dokumentazioa aurkeztu behar da:

Erregistroan inskribatzeko:

  • Inskribatzea eskatzeko inprimakia
  • Baterako aitorpena
  • Borondateen Akordioaren kopia
  • Zerga Ogasunak emandako behin-behineko IFZ agiriaren kopia (erakundeen zentsuaren orria, bazkide kopurua, bazkideak nortzuk diren eta bazkide bakoitzaren partaidetza adieraziz).
  • Titularren NAN agiriaren kopia (alde bietatik).
  • Familia-liburuaren, ezkontza-ziurtagiriaren edo izatezko bikotearen inskripzioaren kopia.
  • Titularren bizileku- edo erroldatze-ziurtagiria.
  • Banku-libretaren kopia; kontuaren titular biak azaldu behar dira.
  • Nekazarien Gizarte Segurantzan alta emanda egotearen frogagiria (berriki alta eman bada soilik: hiru hilabete baino gutxiago igaro bada).
  • Lan-bizitza (soilik lehenengo instalazioa bada 55 urtez azpiko pertsonentzako, adin hori barne).
  • PFEZ zergaren azkeneko aitorpena (zergak beste Autonomia Erkidego batean ordaintzeko obligazioa izanez gero soilik).
  • Ustiategiaren azken eskabide bakarraren aitorpena (Nafarroan egiten ez bada soilik).

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Ahal dela, honako helbidean entregatu:

  • Landa Garapen eta Ingurumen Departamentuko Erregistroa
    González Tablas kalea 9, beheko solairua
    31005 Iruña (Nafarroa)
  • Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren Eskualdeko Bulegoak

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Nekazaritzako Erregistroen Atala
González Tablas kalea 9, 1.a
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 709
Helbide elektronikoa: regexpla@cfnavarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time