Kenkarirako eskubidea duten dohaintzak (182 eredua)

Oinarrizko informazioa

Aitorpena egiteko obligazioa dute Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak, Sozietateen Zergaren zerga-oinarrian ken daitekeen partidatzat jotzen diren dohaintzak edo Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergan kenkarirako eskubidea ematen duten dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek, baldin eta dohaintzak jasotzen dituzten erakundeek egindako dohaintza egiaztatzen duen ziurtagiririk egin badu.

Dohaintzak jaso dituen erakundearen identifikaziorako datuak jaso beharko dira informazio-aitorpenean, eta fundazioen eta babes jardueren zerga araubidea arautzen duen uztailaren 2ko 10/1996 Foru Legeak ezarritako kenkarien erregimenari heltzen dioten edo ez adierazi beharko da; horrez gain, dohaintza-emailearen ondorengo datuak jaso behar dira:

  • Izen-abizenak edo sozietatearen izena
  • Identifikazio fiskaleko zenbakia
  • Dohaintzaren zenbatekoa
  • Dohaintzaren balioa, espezietan egiten denean
  • Urte naturalean zehar egin diren dohaintzen errebokatzeei buruzko informazioa, halakorik gertatu bada
  • 182 inprimaki-eredua.
  • 15 pertsona baino gehiago zerrendatuta dituzten aitorpenak nahitaez aurkeztu behar dira bide telematikoz.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpenari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da. 

Aitorpenari dagokion hurrengo urteko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era aurkeztu behar da.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time