Jokoaren gaineko zerga-tasa: bingo-aretoak (J20 eredua)

Oinarrizko informazioa

  • Bingo-jokorako administrazioaren baimenen titularrak diren pertsona fisiko edo juridikoei zein erakundeei.
  • Administrazioaren baimenik ezean, obligazioa izango dute beren jardueren barruan bingo-jokoa eskaintzen edo antolatzen duten pertsona fisiko edo juridikoek eta erakundeek.
  • 27/2016 Foru Legea, Nafarroako Foru Komunitatean Jokoaren gaineko Tributuak arautzen dituena.
  • 183/2010 Foru Agindua, bingo aretoei dagokien Jokoari buruzko Zerga Tasaren aitorpen-likidazioari buruzko J-20 eredua onesten duena.

Tramitazioa

Epea:

Aitorpena eta ordainketa egiteko epea honakoa izango da: hiruhileko bakoitzaren ondorengo lehenengo hogei egun naturalak, bigarren eta laugarren hiruhilekoei dagozkien kasuetan izan ezik; horietan, abuztuaren 5ean eta urtarrilaren 31n amaituko dira, hurrenez hurren, aitorpenerako eta likidaziorako epeak.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time