Nafarroako Gobernuari emandako zerbitzuei dagozkien atxikipen fiskalen ziurtagiria

Web-inprimakia, Nafarroako Gobernuari azken bost ekitaldi fiskaletan emandako zerbitzuei dagozkien atxikipen fiskalen egiaztagiria inprimatzeko

Oinarrizko informazioa

Pertsona fisikoak, juridikoak eta gainerako erakundeak (Administrazio Publikoak barne).

Ziurtagiriek egiaztatzen dute Nafarroako Gobernuari azken bost ekitaldietan emandako zerbitzuengatik egin diren atxikipen fiskalak, hauei dagozkienak:

  • Errentamenduak
  • Jarduera profesionalak
  • Kapitalaren etekinak
  • Ez-egoiliarrei eginiko atxikipen orokorra

Tramitazioa

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Posta elektronikoa: soporte.contabilidad@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time