Errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeen aitorpena (184 eredua)

Errentak esleitzeko araubidean dagoen erakundeak jaso dituen errenten eta erakundearen bazkide, jaraunsle, erkide edo partaide bakoitzari esleitu dakiokeen errenten berri ematea Nafarroako Zerga Ogasunari

Oinarrizko informazioa

Errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek aurkeztu behar dute honako eredua; besteak beste, jarduera ekonomikoa gauzatzen duten edo urteko 3.000 eurotik gorako errentak dituzten eta Espainian zein atzerrian eratuta dauden Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateek.

Atzerrian eratuta dauden eta, Espainiako lurraldean jarduera ekonomikorik garatu gabe, lurralde honetan errentak jasotzen dituzten erakundeek (errentak esleitzeko araubidean dauden erakundeek) ez dute 184 eredua aurkezteko obligaziorik, edozein dela ere jasotako errenten zenbatekoa.

Tramitazioa

Epea:

Urtero aurkeztu behar da, urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitartean, aurreko urte naturalean erakundeak jasotako errentei eta erakundearen kide bakoitzari esleitu dakiokeen errentei dagokionez.

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Epea:

12.000 erregistro baino gehiagoko aitorpenak aurkezteko, 994 eredu laguntzailea erabiliko da ("Tramitatu" botoia).

Urtero aurkeztu behar da, urtarrilaren 1etik otsailaren 20ra bitartean, aurreko urte naturalean erakundeak jasotako errentei eta erakundearen kide bakoitzari esleitu dakiokeen errentei dagokionez.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak egiteko:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time