Eraikuntza- edo eraispen-lanetan hondeatutako lurretatik hondakin soberakinak (hondeatutako material naturalak) dituzten enpresak edo pertsonak, hirugarrenen eskura jarri nahi badituzte balorizazio-eragiketetarako.
Hondeatutako lur hondakinak behar dituzten instalazioak, kokaguneak edo obrak, hondakin horiek balorizatzen ahal duten jardueretarako, hala nola leheneratzeko planak gauzatzea erauzketa-jardueretan, betelanak egitea eraikuntza-obretan, zabortegiak birgaitzea edo ixtea, paisaia berreskuratzea, etab.
Deskribapena keyboard_arrow_down
Hondeatutako lurrak hartzeko eta lur horiek balorizazio gisa erabiltzeko kokalekuak argitaratzeko espazio bat da. Horrez gain:
Lurrak hartzeko eta lur horiek balorizazio gisa erabiltzeko lekuak gehitzeko eska daiteke.
Bete Hondeatutako material naturalen poltsa formularioa.
Kontsultatu Lurren poltsa.
Puntu bakoitzean sakatuz, lurren sorrera- eta harrera-egunei buruzko informazioa eta kokaleku horren titularrarekin harremanetan jartzeko datuak lortzen dira. 9.999 m3-ko harrera-puntuek aurretiazko baimen-izapidea behar dute lurra erabiltzeko; ingurumenaren arloan eskumena duen organoak eman behar du baimena. Jarri harremanetan organoarekin, fitxa honetako “Harremanetarako datuak” atalean agertzen den telefonoaren edo helbide elektronikoaren bidez.
Araudia keyboard_arrow_down
22/2011 Legea, uztailaren 28koa, Hondakin eta Lurzoru Kutsatuei buruzkoa.
APM 1007/2017 Agindua, urriaren 10ekoa, hondeatutako material naturalak betelanetan eta sortu zirenez bestelako obretan erabiltzeko balorazio-arau orokorrei buruzkoa.