65 urtetik gorakoentzako larrialdietarako telefonoa

Telelaguntza-zentralarekin konektatzeko adinekoak eragiten ahal duen sakagailu bati lotutako gailu elektroniko bat etxean instalatzea. Beste kasu batzuetan, eta betiere etxean egindako balorazio integralaren ondorioz, pertsonak etxean edo bere osasunean izaten ahal dituen arriskuak detektatzeko gailuak ere instalaturik izanen ditu

Oinarrizko informazioa

65 urtetik gorakoentzat, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Bakarrik bizitzea, 65 urtetik gorako pertsona batekin bizitzea edo bakarrik egotea ia egun osoan.
  • Eskaera egin aurreko bi urteetan Nafarroan egiazki eta jarraian bizi izan direla frogatzea.

Zerbitzuak 24 orduko etengabeko arreta eskaintzen du urteko egun guztietan. Gailu elektroniko bat du, telefono dei baten bidez telelaguntza-zentral espezializatu batekin harremanetan jartzeko aukera ematen duena, larrialdiko edo gizarte premiako egoerei erantzuteko, baliabide propioen bidez zein baliabide komunitarioak erabiliz. Halaber, zerbitzuak telelaguntza mugikor geolokalizatua ere hartzen du barne, gertatzen diren premia egoerei lehenbiziko erantzuna emateko osasun baliabideak mobilizatu aurretik.

Zerbitzu horri beste zenbait gailu gehitzen ahal zaizkio: etxearekin lotutako arriskuetarako segurtasun gailuak, pertsonarekin lotutako arriskuetarako segurtasun gailuak, etxetik kanpo erabiltzeko terminal mugikorrak eta ahoz komunikatzen ez diren pertsonei egokitutako terminalak.

Zer laguntza maila dagokien ezartzeko (1. maila, 2. maila ala 3. maila), zerbitzua instalatu aurretik balorazioa eginen zaie eskatzen duten pertsona guztiei. Esleitu zaion mailaren arabera, pertsonak jarraipen dei batzuk jasoko ditu. Horrela, 1. mailan, kortesiazko deia 30 egunean behin eginen da; 2. mailan, 20 egunean behin; eta 3. mailan, 10 egunean behin.

Pertsona guztiak 4, 9 eta 12 hilabeteko maiztasunarekin ebaluatuko dira berriz, dagokien mailaren arabera, eta beren jarduera plana eguneratuko da.

Zerbitzu horiek jasotzeagatik erabiltzaileek tasa bat ordaindu beharko dute (ordainketa partekatua). Tasaren zenbatekoa erregelamendu bidez ezarriko da. Hauek dira Larrialdietarako Telefono Zerbitzuaren tarifak:

  • Mendekotasun handiko pertsonak: 6,59 euro hilean.
  • Mendekotasun larriko pertsonak: 6,59 euro hilean.
  • Mendekotasun ertaineko pertsonak: 7,30 euro hilean.
  • Mendekotasunik ez duten pertsonak: 7,30 euro hilean.

Prozeduraren urratsak:

  • Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziak eskatzailearen baliabide ekonomikoak baloratuko ditu. Eskatzaileak lanbide arteko gutxieneko soldata edo 30.000 euroko zenbatekoa gainditzen badu, nahitaez ordaindu beharko du zerbitzuaren tasa.
  • Datu medikoak, sozialak eta pertsonalak zerbitzuari igorriko zaizkio, bere datu-basean sar ditzan. Ondoren, zerbitzua instalatuko da.

Larrialdietarako telefono zerbitzu berria azaltzen duen dokumentua.

Eskabidea egiteko prozedura.

Tramitazioa

Jarraibideak:

Eskatzaileek, bizi diren tokiaren arabera, honako hauetara jo beharko dute:

Harremanetan jartzeko

Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentzia 
González Tablas kalea, 7
31005 Iruña
Telefonoak: 902 165 170 / 848 426 900
Posta elektronikoa: info.derechossociales@navarra.es

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time