Hasiera - coronavirus

KORONABIRUSA
web ofiziala

KORONABIRUSA
web ofiziala

KORONABIRUSA
web ofiziala
Ez da derrigorrezkoa toki itxietan maskara eramatea
Maskararen erabilera 6 urtetik gorakoentzat | 2022/04/20
ⓘ Derrigorrezkoa da:
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetan.
- Zentro soziosanitarioetan, nahitaezkoa da langileentzat une oro eta bisitarientzat eremu partekatu edo komunetan egoterakoan. Egoiliarrentzat eta/edo erabiltzaileentzat ez da derrigorrezkoa.
- Garraiobideetan, aire, tren eta errepide bidezkoetan. Ontzietan ere bai, espazio itxietan, 1,5 metroko distantzia gorde ezin denean, geletan izan ezik, bizikideen artean.
ⓘ Ez da derrigorrezkoa
- Maskara erabiltzeagatik larriagotu daitekeen gaixotasunen bat edo arnasteko zailtasunen bat duten pertsonentzat, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenentzat.
- Jardueren izaeragatik beragatik maskara erabiltzea bateraezina bada, osasun-agintarien jarraibideen arabera.
- Nasetan eta geltokietan.
COVID-19a daukat?
Jarraitu ekintza-jarraibideak dagokizun egoeraren arabera
Koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak badituzu, kasu positiboa bazara edo COVID-19arekin kutsatutako pertsona baten kontaktu estua bazara, nola jokatu behar duzun jakiteko informazioa duzu hemen.
COVID-19aren aurrean jarduteko protokoloa
Osasun Departamentuak bilaketa- eta test-protokoloaren aplikazioa egokitu du; modu horretan, COVID-19aren kasuei dagokienez, sintomak dituzten pertsonak, pertsona ahulenak direnak eta espazio zaurigarrietan (soziosanitarioa besteak beste) lan egiten dutenak detektatu eta zainduko ditu.
Koronabirusaren bilakaera Nafarroan
Hurrengo esteketan kontsulta dezakezu Foru Komunitatean COVID-19aren pandemiaren bilakaerari buruzko azken informazioa.