Hasiera - coronavirus

KORONABIRUSA
web ofiziala

KORONABIRUSA
web ofiziala

KORONABIRUSA
web ofiziala
Koronabirusaren bilakaera Nafarroan
Hurrengo esteketan kontsulta dezakezu Foru Komunitatean COVID-19aren pandemiaren bilakaerari buruzko azken informazioa.
Botiketan eta osasun-zentroetan maskarak nahitaez erabiltzeko beharra kendu dute
2022/04/20
ⓘ Aldiz, maskara erabiltzen jarraitu behar da ondorengo egoeretan:
- Arnas infekzioaren sintomak izanez gero.
- Osasun-zentro, -zerbitzu eta -establezimenduetan, egoera jakin batzuetan, eta bereziki:
-
- Sintomak dituztenek, eremu partekatuetan daudenean.
- Profesionalek, sintomak dituztenak artatzen dituztenean.
- Zainketa intentsiboetako unitateetan lan egiten dutenek (Prebentzio Medikuntzako eta Laneko Arriskuen Prebentzioko Zerbitzuek gomendatuak, osasun-zentro bakoitzaren arriskuaren balorazioaren arabera) eta paziente ahulak dituzten unitateetan lan egiten dutenek.
- Ospitaletako edo Oinarrizko Osasun Laguntzetako larrialdietan, itxaron-gela barne.
- Adinekoen eta ezgaitasuna dutenen egoitzetan, langileek, egoiliarrek edo bisitariek sintomarik dutenean, agerraldiak saihesteko, betiere adinekoen ongizatea zainduz, bai maila fisikoan bai emozionalean.
COVID-19a daukat?
Jarraitu ekintza-jarraibideak dagokizun egoeraren arabera
Koronabirusarekin bateragarriak diren sintomak badituzu, kasu positiboa bazara edo COVID-19arekin kutsatutako pertsona baten kontaktu estua bazara, nola jokatu behar duzun jakiteko informazioa duzu hemen.
COVID-19aren aurrean jarduteko protokoloa
Osasun Departamentuak bilaketa- eta test-protokoloaren aplikazioa egokitu du; modu horretan, COVID-19aren kasuei dagokienez, sintomak dituzten pertsonak, pertsona ahulenak direnak eta espazio zaurigarrietan (soziosanitarioa besteak beste) lan egiten dutenak detektatu eta zainduko ditu.