Osasun Departamentuak gomendatzen du maskara pertsona kalteberek oro har erabiltzea, eta edozein pertsonak erabiltzea ekitaldi jendetsuetan, aglomerazioetan eta ospakizun familiar edo pribatuetan, pertsona kalteberen bat bertaratzen denean.
ⓘ Derrigorrezkoa da:
- Osasun zentro, zerbitzu eta establezimenduetan.
- Zentro soziosanitarioetan, nahitaezkoa da langileentzat une oro eta bisitarientzat eremu partekatu edo komunetan egoterakoan. Egoiliarrentzat eta/edo erabiltzaileentzat ez da derrigorrezkoa.
- Garraiobideetan, aire, tren eta errepide bidezkoetan. Ontzietan ere bai, espazio itxietan, 1,5 metroko distantzia gorde ezin denean, geletan izan ezik, bizikideen artean.
ⓘ Ez da derrigorrezkoa
- Maskara erabiltzeagatik larriagotu daitekeen gaixotasunen bat edo arnasteko zailtasunen bat duten pertsonentzat, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskara kentzeko autonomiarik ez dutenentzat.
- Jardueren izaeragatik beragatik maskara erabiltzea bateraezina bada, osasun-agintarien jarraibideen arabera.
- Nasetan eta geltokietan.