Miga de pan Inicio

Título Tengo síntomas

ZER EGIN BEHAR DUT SINTOMARIK BADUT?

Qué hacer si tengo síntomas

BAT-BATEAN KORONABIRUSAREKIN BATERAGARRIAK DIREN SINTOMAK BADITUZU

Sukarra, eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, usaimenaren eta dastamenaren galera, beherakoa, giharretako mina, ez ohiko eztarriko eta buruko mina.
  1. Bakartu etxean
  2. Deitu berehala zure osasun-zentrora 
 Zure osasun-zentroa itxita badago, deitu Osasun Aholkuara, 948 290 290 telefonora.
         Premiazko arreta behar baduzu, deitu 112 telefonora.

Raya azul corta


PCR

PCR PROBA EGITEKO ESKATU BADIZUTE

Koronabirusik dagoen detektatzeko erabiltzen den proba da.

 

ZER EGIN EMAITZAREN ZAIN ZAUDEN BITARTEAN?

  • COVID-19a daukazun susmoa eragiten duen sintomarik baduzu, bakartuta egon.
  • Hurbileko kontaktua izan baduzu kutsatuta dagoen pertsona batekin (15 minutu baino gehiago egotea, 2 metro baino hurbilago eta babes-neurririk gabe), berrogeialdian egon.
  • Lan-arrazoiengatik, probengatik, ebakuntzengatik… eskatu badizute PCRa egiteko, ohiko bizimodua izan.

 

ZER GERTATZEN DA PCR PROBAREN EMAITZA POSITIBOA BADA?

Radar COVID aplikazioa erabiltzen baduzu, sartu jasotako kodea aplikazioan.

Sintomarik baduzu

  • Osasun-etxetik deitu eta jarraipena egingo dizute.
  • Sintomak hasi aurretiko 2 egunetan izan dituzun hurbileko kontaktuei buruz galdetuko dizu aztarnarien taldeak.
  • Sintomak desagertu eta 3 egun igaro bitartean bakartuta egoteko esango dizute, baldin eta sintomak hasi zirenetik 10 egun igaro badira. Aldi hori amaitutakoan, ohiko bizimodua eduki ahal izango duzu.
  • Osasun-langilea edo soziosanitarioa bazara, PCR negatiboa beharko duzu berriro lanean hasteko.

Ez baduzu sintomarik

  • Osasun-etxetik deituko dizute
  • Aztarnarien taldeak antigorputzen azterketa egiteko eskatuko dizu:
    • Ig G-a positiboa bada: infekzioa gaindituta dagoela ulertuko da eta ohiko bizimodua eduki ahal izango duzu.
    • Ig G-a negatiboa bada: infekzioa aktibo dagoela ulertuko da eta 10 egunetan bakartuta egoteko esango dizute, zure kontaktuak aztertuko dituzte eta zure kasuaren jarraipena egingo dute osasun-etxetik.

 

ZER GERTATZEN DA PCR PROBAREN EMAITZA NEGATIBOA BADA?

Sintomarik baduzu

  • Emaitza SMSz iritsiko zaizu.
  • Zure osasun-etxetik deituko dizute, prozesuari jarraipena egiteko.
  • Amaitu bakartzea eta zure osasun-arazoaren araberako bizimodua egin ahal izango duzu, COVID-19aren susmoak jarraitzen badu izan ezik. Orduan, baliteke PCR proba berriro egitea edo besteren bat.

Ez baduzu sintomarik eta hurbileko kontaktua izan bazara

  • Emaitza SMSz emango dizute, 24-36 orduren buruan.
  • Berrogeialdian egoteko esango dizute, gerta bailiteke gaixotasuna inkubatzen egotea.
  • Berrogeialdiaren amaieran, beste PCR bat egiteko eskatuko dizute, eta berriro negatiboa bada emaitza, SMSz jakinaraziko dizute eta berrogeialdia amaitu ahal izango duzu.
  • Emaitza iritsi bitartean sintomarik baduzu, jarri harremanetan osasun- etxearekin edo, hartako ordutegitik kanpo, 948 290 290 telefonora deitu.

Ez baduzu sintomarik eta ez bazara hurbileko kontaktua izan

Ohiko bizimodua izan dezakezu.

 

Deskargatu kartela informazioarekin (PDF, 468 KB)

Ir a inicio de página