Sozietateen gaineko zergaren konturako zatikatzea eta online ordainketa (S91)

Oinarrizko informazioa

S91 eredua aurkeztera behartuta daude:

  • Ekonomia Itunean ezarritakoaren arabera, Nafarroako foru araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei dagokien sozietateen gaineko zergaren eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren subjektu pasiboak, sozietateen gaineko zergari buruzko foru legearen 68. artikuluan ezarritakoarekin bat ordainketa zatikatuak egin behar badituzte.
  • Estatuko araudia edo Euskal Autonomia Erkidegoko aldundien foru araudia aplikatzen duten establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren eta sozietateen gaineko zergaren subjektu pasiboak, ordainketa zatikatuen aitorpena eta diru-sarrera Nafarroako Foru Komunitatean egin behar dituztenak.

Ez dira S91 ereduaren aitorpena aurkeztera eta horren ondoriozko diru-sarrera egitera behartuta egonen subjektu pasibo hauek: (itxitako azken zergaldiko benetako kuotaren arabera) lehen modalitatea aplikatzearen ondoriozko ordainketa zatikatua 100 eurotik beherakoa dutenak.

  • 26/2016 Foru Legearen 68. artikulua, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
  • 153/2009 Foru Agindua, irailaren 14koa, S-91 eredua onesten duena, sozietateen gaineko zergaren eta establezimendu iraunkorrei dagokien ez-egoiliarren errentaren gaineko zergaren ordainketa zatikatuak egiteko aitorpen-likidazioetan erabiltzeko.

Tramitazioa

Epea:

  • Nafarroako foru araudiaren mende dauden sozietateak: urriko lehen 20 egun naturaletan.
  • Estatuko araudiaren mende dauden sozietateak: apirileko, urriko eta abenduko lehen 20 egun naturaletan.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko aldundien foru araudiaren mende dauden sozietateak (2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako zergaldietarako ondorioak daude enpresa ertain eta handietarako): urriko lehen 25 egun naturaletan.

Harremanetan jartzeko

Zerga arloko kontsultak:
Bidali zure kontsulta
Dei iezaguzu 948 505 152 telefono zenbakira

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time