Salbuespenezko baimenak ehiza-espezieak kalteengatik ehizatzeko

Ehiza-espezieak ehizatzeko edo harrapatzeko baimena, aleen ugaritasunak kalteak edo arriskuak badakarzkie pertsonei edo inguruneari, edo hala aurreikusten bada

Oinarrizko informazioa

  • Lursailen jabe diren pertsona partikularrak.
  • Ehiza-barrutiak kudeatzeko arduradunak.

Ehiza-espezieak ehizatzeko edo harrapatzeko salbuespenezko baimena, aleen ugaritasunak kalteak edo arriskuak eragiten badituzte edo eragin baditzakete pertsonen osasunean edo segurtasunean, nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan, espezie edo gune babestuen egoeran.

Baimena honako aukera hauetako baten bidez izapidetzen ahalko da, orrialde honen bidez (ikus dokumentazioaren atala):

  • Salbuespenezko baimen bat eskatuta, instantzia orokor bidez.
  • Erantzukizunpeko adierazpena aurkeztuta, Ingurumen Zaintzako langileek sinatuta.​​

Bi aukerekin batera emaitza-fitxa bat aurkeztu beharko da, honako hauek deskribatuko dituena:

  • Kokapena.
  • Aurreikusitako edo eragindako kalteak.
  • Zein animalia-espeziek eragiten ditu?
  • Nola jokatu nahi den.

207E/2021 Foru Agindua, zeinaren bidez onesten baita pertsonen osasunari edo segurtasunari, nekazaritzari, basogintzari, abeltzaintzari edo basa faunari kalte handiak egiten dizkieten ehiza-espezieak kontrolatzeko metodoak arautzen dituen xedapena.

Tramitazioa

Jarraibideak:

  • Erantzukizunpeko adierazpena, Ingurumen Zaintzako langileek sinatuta.
  • Emaitzen fitxa nahitaezkoa da kasu guztietan. 

Honako egiaztagiri hauek erabil daitezke:

  • Ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa
  • Cl@ve

Tramitatzeko beste modu batzuk:

Nafarroako Gobernuaren erregistro eta arreta bulegoetan ere aurkez dezakezu, baita  39/2015 Legean aurreikusitako beste edozein lekutan ere.

Harremanetan jartzeko

Basoen eta Ehizaren Zerbitzua
K/ Gonzalez Tablas nº 9, Beheko Solairua
31005 Iruña (Nafarroa)
Telefonoa: 848 426 733

Oharra: orrialde honen edukia informazio hutsa da; baldintzak dagokion araudian argitaratutakoak dira.

access_time